Begoņa Bang Matu kantariaren ahotsa entzungo da Arizko Dorrean
Begoña Bang Matu kantari madrildarra da. 1989an hasi zuen bere ibilbidea Rhythm & Blues kantari moduan. Geroago, 1993 aldera, ezagunago egin zen «The Malarians » ska taldearen ahots moduan. Bien bitartean ikasten jarraitu zuen eta neskez osatutako «Jazz Entre Divas» taldea sortu zuen. Bestalde, Potatorekin, Laurel Aitken-ekin, Respect soul taldearekin eta Fermin Muguruzarekin batera aritu izan da zuzenean. Berriki bertoko Brixton diskoetxearekin argitaratu du «I am thinking about you» diskoa; bere bakarkako bigarrena da eta erritmo jamaikarrak ditu oinarri.