Harri-jasotzea
Gorostidi harriaren lehiaketan izena emateko epea zabalik
J.L. | DONOSTIA
Aurten ere Adunan antolatu dute Gorostidi harriaren lehiaketa. Harria, ordea, ez da iazko bera izango, aurten 208 kiloko zilindro zaharra izango baita. Lanerako, bost minutuko txanda bat izango da.
Harri hau hiru aldiz jaso zuen Gorostidik, eta kirolariak berak 77 kilo pisatzen zituen. Oraingoz, Goenatxok, Irigoienek eta Ostolatzak baiezkoa eman omen dute. Izena emateko epeak zabalik jarraitzen du, eta horretarako 943 693 496 telefono zenbakira deitu behar da. 100 kilo baino gutxiago pisatzen dituen norbaitek jasoko balu, 500 euroko saria ere izango luke. Apirilaren 27an jokatuko da.