Joxemari Ostolaza 2008/3/23
Ilogikoa
ARGIA
Zaizkit jendearen hamaika erabaki. Era berean, hainbati nire hainbat ere konpreni ezinak zaizkiela argi dut. Egun osoa pasatu dut bozka mahai batean eta aukera izan dut ezagutzen ez nuen zenbaitekin iritziak trukatzeko. Langile euskaldun batekin zabal mintzatu naiz. PNBkoa bera, frantses eskuindar batek zuzendutako zerrendan partaide. Alderdiak erabakitakoa betetzea zuela xede esan dit, nahiz eta pertsonalki gustukoa ez izan agindutakoa. Diziplina. Konparazioz, harro sentiarazi nau, gure kasuan abertzale zerrenda herritarra osatu eta elkarrekin gustura gabiltzanen artean aurkeztu baikara herriaren aurrean. Emaitzak ezagututa, bere zerrendak gureak baino boz gehiago bildu ditu. Hala ere, ez aski gobernatzeko. Bera, uretan azukre bertan urtuko den bezala, gu batzarrean bildu gara bigarren itzulirako estrategia erabakitzeko. (...) Ezagun berriak telefonoz deitu dit gure erabakiaren berri jakin nahian. Ez da bere erabakia izan. Berriz ere, beste norbaiten agindua bete du. Ez diot deus eman, ez da fidagarria. Ez zait haserretu, badaki jakin tranpan dabilela. Jokatu gabeko irabazle izan nahia baino gauza zozoagorik ba ote da?