GARA > Idatzia > Euskal Herria

Unai Ziarretak esan du euskal gazteriaren arazoei erantzun behar diela EAk

Hauteskundeetan lortutako emaitzen azterketa egiteko, Unai Ziarreta EAko presidentea Gazte Abertzaleak taldeko ordezkariekin bildu da. Gazteriaren arazoez arduratzeko beharra aitortu du Ziarretak.

GARA |

Aberri Eguna dela-eta Gazte Abertzaleak taldea Elantxoben egiten ari den formazio eta hausnarketa asteburuaren atarian, ostiralean, Bilbon, Unai Ziarreta Eusko Alkartasunaren presidentearekin bilkura egin zuten, martxoaren 9ko hauteskundeetan lortutako emaitzen hausnarketa egiteko.

Ziarretak aitortu zuen, EAk ez dituela espero zituen emaitzak lortu, eta gazteekin bat egin zuen esatean, alderdi politiko guztiek errealismo falta agerian utzi dutela. Haien iritziz, alderdiek agertutako konpromisoak eta promesak «askotan ez dira sinesgarriak, ez direlako gazteria kezkatzen duten arazoez arduratzen, hala nola, enplegu finko bat bilatzea, soldata duinak, etxebizitza lortzeko arazoak...».

EAko presidenteak uste du funtsezkoa dela gazteriak politikari egin diezaiokeen ekarpena, eta, haren esanetan, gazteekin harremanetan egoteak «erakusten digu politikariei egunez eguneko arazoekin lurra zapaltzen». Hori da, bere ustez, «politikan aritzen garen guztiok egin beharko genukeen ariketa». Ziarretaren ustez, bizirik dagoen alderdi politiko batek, ezinbes- tean, gizartearekin eta bertan ematen diren sentsibilitate desberdinekin harremanetan egon behar du etengabe.

Gazte Abertzaleetako gazteekin izandako hartu emanean, EAren presidenteak Euskal Herriko hainbat udalerritan aritzen diren militanteekin konpartitu zuen hauteskundeen balorazioa.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo