GARA > Idatzia > Pilota

Irabazleak

Jokin Argote: «Familiarentzat eta lagunentzat da gaurko txapela»

A. G. | IRUÑEA

Irribarretsu azaldu zen Jokin Argote finalaren ostean. Bigarren mailako binakako bigarren txapela du 25 urteko atzelariak eta poza ezin ezkutatuta zebilen. «Nork esan behar zidan orain dela bi urte bi txapel izango nituenik!», esaten zuen txapeldunak.

Jokinek, inork gutxik bezala, ez zuen horrelako markagailurik espero. «Partidua oso gogorra izango zela pentsatuz etorri naiz etxetik frontoira», onartu zuen atzelariak, baina argi zuen zein izan zen gakoa: «Oso ondo hasi gara pilotari ematen. Iñaki urduri hasi da, eta gu, berriz, 11-0koarekin asko lasaitu gara. Hortik aurrera gehiago gozatu dugu eta tartea ireki da. Gozada bat da Julenekin jokatzea».

Txapela nori eskaini galdetuta ere, ez zeukan duda izpirik. «Garaipena beraietzat da. Herritik gerturatutako lagunentzat eta familiarentzat».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo