GARA > Idatzia > Pilota

GALTZAILEAK

Iñaki Eskudero: «Beraiek 3-0 aurreratu diren unean behera etorri naiz»

A. G. | IRUÑEA

Ederki erakusten zuen partidaren amaieran Iñaki Eskuderok txanponaren beste aurpegia. Eratsungo atzelariak txapelketa aparta egin du, baina final nagusian Labritera kantxaratutakoak ez zuen bere antzarik.

«Kristoren ilusioarekin etorri naiz finalera, baina ez da posible izan. Beraiek 3-0 aurreratu dira, eta hor behera etorri naiz. Gaur konfiantza joan egin zait», azaldu zuen.

Porrotaren arrazoiak argi zituen Eskuderok: «Ezin gozaturik ibili naiz. Ez dut nagusitzerik lortu eta, horrela, Arretxek ezin izan du airez sartu. Iker ez da botez aritzen den pilotaria eta airez pilotarik ez badu harrapatzen, nekez irabazi genezakeen».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo