GARA > Idatzia > Errugbia

Top 14

Avironek ez du asmatu aurkariaren beharra baliatzen

Etxeko taldea oso indartsu sartu zen partidan, bost minutuan markagailuko aldeak handitu zituen eta, hala, partidaren norakoa erabat baldintzatu zuen.

DAX 11

AVIRON 6

GARA | BAIONA

Aviron Baionakoak kale egin zuen atzo arratsaldean sailkapeneko behealdean dabilen talde baten aurka galduta. Lapurtarrek ez zuten asmatu etxekoen irteera indartsua gelditzen eta, behin markagailuan atzetik jarrita, ezinezkoa izan zitzaien partidaren norakoa aldatzea. Sailkapeneko zulotik ateratzeko nahiak indar gehiago izan zuen atzo, alde horretatik nahiko lasai dabilen Avironen aurka.

Izan ere, Daxek ez zuen denbora alferrik galdu. Jokalariak artean lekua hartzen ari zirela Diazek lehen zigor kolpea igoarazi zuen markagailura, eta ia-ia segidan, Thomas Lievremontek entsegu bat lortu zuen. Ondorioz, eta euskaldunentzat zoritxarrez, etxeko taldea 8 eta 0 aurreratu zen markagailuan sei minutu bete gabe zeudela artean.

Gainera zetorrena ikusita, azkar zuzendu zuen norabidea Avironek eta bere jokoa nabarmen hobetu zen. Richard Dourthek 13. minutuan aldeak murriztu zituen, baina berriz ere Diazek puntuak lortu zituen bere taldearentzat, Baionakoen gorakada bertan behera utzita.

Markagailua estutzeko aukerak ere izan zituen gero Avironek, baina Dourthe ez zen finegi aritu jaurtiketetan -lautik bi huts egin zituen-.

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo