GARA > Idatzia > Errugbia

AGUILERA REMONTE

Eguraldi txarra, joko eskasa eta puntu baliotsuak Biarritzen

BIARRITZ 10

BRIVE 0

GARA | BIARRITZ

Biarritzek denboraldi osoan erabili duen modu berean atera zuen aurrera ligako hamabosgarren jardunaldia: beste munduko jokorik egin gabe eta emaitza estuegiarekin gainditu zuen Brive (10-0). Baina garaipen horri esker sailkapenean laugarren postutik hirugarrenera igotzea lortu zuen. Oraingoz, Staderi aurre hartzea lortu du, baina kontuan hartu behar, datorren astean Toulouse ahalguztidunaren zelaian jokatuko dutela lapurtarrek. Dema hori aurrera atera nahi badute, ostiralean baino gaitasun gehiago erakutsi beharko dute. Egia da, hala ere, haizeak eta euriak ez zutela gehiegi lagundu errugbian ongi jokatzerako orduan.

Biarritzek eraman zuen partidaren pisua hasiera-hasieratik, baina haizea kontra izan zuten lehen zatian eta atsedenaldira husnako berdinketarekin joan ziren bi taldeak. Jokaldi aipagarri bakanetakoa Brusquek egin zuen. Bigarren zatian ere gauzak ildo beretik joan ziren eta, azkenean, Biarritzen presioak saria izan zuen: zigor-entsegu bat Briveren aurka 53. minutuan (7-0). Jokaldia Yachvilik osatu zuen (10-0). Zelaia nola zegoen ikusita, bi taldeek ontzat jo zuten emaitza partida gogor baten azken minutuetan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo