GARA > Idatzia > Eguneko gaiak

Agiria

Nazioa gara. Zazpiak bat. Burujabetzaren alde

 

p002_f02_111x111.jpg


Nazioa gara, egitate ukaezina da hori. Nazio batek dituen ezaugarri guztiak ditugu gurean: gure hizkuntza, kultura, lurraldeak, historia, ekonomia. Europako nazio zaharrenetakoa gara. Gu, gaur egungo euskal herritarrak, mendeetako hari luze baten azken muturra gara. Askatasun kantu luze baten ahots berriak. Haatik, ukatuak gara. Haria eten egin nahi dute, ahotsa isilarazi. Nazio gisa bizitzea, lan egitea, sentitzea ukatu egiten zaigu. Nazio gisa gure etorkizuna erabakitzea eta gure herria eraikitzea debekatuta daukagu. Garena izan nahi dugulako zigortu egiten gaituzte, kartzelatu eta mespretxatu. Alferrik da ordea.

Debekuaren aurrean, zigorraren aurrean, milaka eta milaka euskal herritarrek, bertan jaioak zein beste lurralde batzuetatik etorriak, Euskal Herriaren eraikuntzaren aldeko lanean jarraitzea erabaki dugu. Eraso eta kriminalizazio guztien gainetik, euskal herritarrak garela aldarrikatzen dugu eta irmotasun berarekin lanean jarraitzeko konpromisoa hartu dugu. Konpromiso hautsi ezina.

Euskal herritarrontzat abagune garrantzitsua dugu honakoa. Ezinbestean, nazio gisa munduan dagokigun tokia lortzeko aroa da honakoa. Euskal herritar gisa ditugun eskubide guztiak bermatzekoa. Abagune horretan gaude eta, zorionez, ez du atzera bueltarik: Burujabetzaren atarian gaude.

Euskal Herria, euskararen herria, zazpi lurraldeak, euskal herritarrak gara. Gure kantuak, gure ibaiak, gure zuhaitzak, gure lantokiak, gure ametsak, gure haurrak, gure hilak eta gure biziak gara Euskal Herria. Izan zirenak, garenak eta izango direnak. Eta ez dugu izaera hori aldarrikatu beharrik, izaera hori jada, badugulako. Ez dutelako lortu inoiz Euskal Herria hiltzea, eta inoiz lortuko ez dutelako.

Mendeetako konpromisoari eustea lortu dugulako iritsi da Euskal Herria XXI. mendera herri gisara bizirik. Euskal Herria gara, Euskal Herria irabazi dugulako. Orain, pauso bat aurrera ematea dagokigu: garenaren aitortza da eskatzen duguna. Gure esku dago Euskal Herria XXI. mendean bere buruaren jabe izatea.

Gehiengoa gara Euskal Herria nazioa dela eta bere buruaren jabe izan behar duela aldarrikatzen dugunak.

Euskal Herritar guztion eskubideak, Euskal Herria osatzen dugun guztion arteko lankidetzan eta auzolanean gauzatu behar ditugu.

Etorkizuna gaurdanik eraiki dezagun, inoren zain egon gabe, burujabetzarako bidean.

Gure nazioaren eguna, Aberri Eguna denok batera ospatzeko deialdia egiten dugu. 2008ko euskal nazioaren eguna euskal herritarrok eskutik elkar hartzeko eta burujabetzaren bidean elkarrekin abiatzeko abiapuntu izan dadila.

diferencias

El Foro de Debate Nacional dirigió su mirada a sindicatos, partidos y agentes, para instarlos a trabajar, por encima de diferencias, en favor de la soberanía de este país.

ANV, EA, AB, Aralar...

Todas las formaciones abertzales, excepto el PNV, apoyaron la convocatoria ciudadana y la marcha contó con la presencia de numerosas caras conocidas del ámbito sindical, político y social de toda la geografía vasca.

balcones

Fueron numerosos los balcones que ayer amanecieron con símbolos de celebración. Ikurriñas y banderas de Nafarroa saludaron este Aberri Eguna. Debido a la cita unitaria, apenas hubo celebraciones en localidades concretas.

500 menús

Una taberna improvisada esperaba en el frontón Gaztelu Zahar de Hendaia, donde los manifestantes pudieron comer y beber. En el frontón de Beltzenia, por su parte, estaba preparado un menú para cerca de 500 personas.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo