ACB Liga
Bide zuzena aurkitu arren, porrot latza Bilbao Basketentzat
Recker eta Rancik itzuli ziren jokora eta onerako nabaritu zen bilbotarren jokoan hala ere, bosgarren porrota errenkan pilatu zuten, 72-71 ViveMenorcaren aurka
VIVEMENORCA 72
BILBAO BASKET 71
Arnaitz GORRITI | BILBO
Bide zuzena berreskuratu zuen atzo Iurbentia Bilbao Basketek, baina, bosgarrenez jarraian, Txus Vidorretarenak galtzaile atera ziren. ViveMenorcaren kontra oso porrot latza hartu zuten bizkaitarrek, gehienean aurretik izan baitziren markagailuan eta partida irabazteko jaurtiketa huts egin zuten-eta.
Luke Recker hasierako bostekoan sartu zuen Txus Vidorretak, eta Rancik ere izan zituen minutuak. Egiari zor, ez zitzaion gaizki atera apustua. Erasoan ez ezik, defentsan ere ekarpen handia egin zuen estatubatuarrak; ez hain ona eslovakiarrak. ViveMenorcak, bere aldetik, barruko jokoan zentratu zuen neurketa, Fred Weisen hutsunea aprobetxatuz.
Baina Ratko Varda oso bakarrik ibili zen hasieran. Erasoan Ivanovek baino ez baitzion laguntzen, errebotean batik bat.
10-4 galtzen hasiagatik, ez ziren beldurtu bilbotarrak. 0-7 partzial bati esker buelta eman zion markagailuari. Joko biziagoaz gain, hiruko jaurtiketak sartzen hasi ziren. Salgadok markagailua 16-20 jarri zuen.
Neurketak ez zuen arnasa hartzeko astirik uzten. Bizkaitarrek aurretik jarraitzen zuten Banicen puntuei esker, baina defentsako errebote larregi galtzen zituzten. Moos eta Shirleyren artean etxekoek abantaila hartu zuten markagailuan 33-32. Recker azaldu zen orduan; hiruko bi jaurtiketa sartu zituen eta 35-38ko emaitzaz eraman zuen partida atsedenaldira.
Estutasunez azkenera arte
Partidak erritmoa galdu zuen bigarren zatian. Vidorretak hala erabakita, barneko jokoa lantzen saiatu zen talde bilbotarra eta, ondorioz, Ilicek bere eskumutur fina erakutsi zuen.
Hala ere, etxeko taldeak, erasoko errebotean zuten nagusitasunari esker, markagailuari estuki eusten zion, baita lantzean behin aurretik jarri ere. Dena den, aurretik eutsi zioten Vidorretarenek laurdenaren amaieran, puntu bakar batez: 53-54.
Azken laurdenak erabaki behar zuen dena. Presak eta gauzak arin egin nahiak hutsegiteak sortu zituen, baina baita jokaldi harrigarriak ere; hala nola Ilicek saskiratutako hirukoa. Reckerrek ere beste hiruko bat sartu zuen eta Pasalicek abantailarik handiena jarri zuen bilbotarren alde: 58-62.
Baina ViveMenorcan Josep María Guzmán antolatzailea esnatu zen. Taldeko ardura hartu zuen, eta bai ederki egin ere. Huertas -oso ilun atzo- airean eraman zuen eta bere hiru jokaldik markagailua 68-62 jarri zuten. Ez zuten amore eman bilbotarrek eta Lewis eta Ilicen bitartez, 68-69 aurreratu ziren.
Azken minutuak maila oso eskasekoak izan ziren. 70-71 aurretik zirela, Ilicek jaurtiketa zail bat huts egin zuen, eta Banicek falta egin zuen errebotearen lehian. Shirleyk markagailua 72-71 jarri zuen 21 segundoren faltan. Bilbao Basketek eraso ona jokatu zuen, baina Reckerren hirukoa ez zen sartu.
Fred Weisen hutsunea, defentsako errebotea zaintzean nabaritu zuen Iurbentia Bilbao Basketek. Menorcakoek 19 errebote hartu zituzten erasoan, horietatik 8 Chris Moosek eta beste 6 Kaloyan Ivanovek.
Luke Reckerren hirukoak ezinbestekoak dira Bilbao Basketentzat. Hala ere, azken hirukoan huts egin zuen atzo. Ez du etsi behar Reckerrek, erabaki egokia hartu baitzuen. Nahiz eta sartu ez eta galdu, bide zuzenera itzuli dira berriro bizkaitarrak.
A pesar de estar triste por la derrota, Txus Vidorreta no estaba tan cabizbajo como, por ejemplo, después del derbi ante Tau Baskonia. Así las cosas, el técnico de Indautxu declaraba que, al menos, «hemos vuelto a mostrar nuestras armas».
«Estas derrotas son las que te dejan mal cuerpo, pero yo, como entrenador, tengo que decir que hemos vuelto a mostrar nuestras armas y a jugar un partido completo. Hemos estado muy bien a nivel defensivo y ellos han tenido que anotar a través de los segundos tiros, que es donde, lógicamente, más notamos la ausencia de Weis. En base a esas opciones, han podido estar siempre cerca de nosotros, ya que nosotros hemos sido los que marcamos el ritmo del partido», dijo.
Vidorreta fue al claro al precisar que «la presencia de Lucas y Martin nos vuelve a dar ese nivel competitivo que no teníamos desde hace mes y medio».
Según el técnico bilbaino, hubo dos claves que definieron el encuentro a favor de ViveMenorca. «Por un lado, ese mal ataque que hemos hecho cuando ganábamos 70-71 en el que, encima, hemos hecho falta y les hemos dado dos tiros libres. Por el otro, una muy buena situación final, en la que ellos se la han jugado a no hacer falta y hemos conseguido un tiro solo de nuestro mejor tirador, pero que no ha entrado».
Por otra parte, Vidorreta comentó que la quinta derrota consecutiva cosechada ayer se debe más a una «cuestión de rachas». «Salimos ciertamente tocados, pero con otro espíritu, porque volvemos a ser el Bilbao Basket de la Copa», declaró.