GARA > Idatzia > Euskal Herria

Ibarrako herritarrek ongi etorria egin diete preso egondako Ijurko eta Aramendi lagunei

p016_f03_88x104.jpg

GARA |

Joan den larunbatean Ibarrako herritarrek omenaldi beroa eskaini zieten Eider Ijurko eta Ekaitz Aramendi he- rritarrei. Bi ibarratar horiek bosna urte eman behar izan dituzte kartzelan, eta atera diren honetan, ongi etorria egin nahi izan zieten beren auzokideek.

Ez zaie, hala ere, erraza egin. Duela bi aste ekitaldia eta festa antolatzeko baimena eskatu zuten, baina Lakuako Barne Sailburuak ukatu egin zien. Elgoibarren eta Ibarran ziren egitekoak ongi-etorri ekitaldiak, eta biak debekatu zituen Javier Balzak zuzentzen duen sailak. Hala ere, ibarrakoek baimena berriro eskatu zuten, eta, azkenean, lortu zuten egitea. Baldintza bereziak jarri zizkie- ten baina, horretarako, besteak beste, presoen aldeko edo era horretako oihuak egiteko debekua.

Larunbatean manifestazio batek zeharkatu zituen Ibarrako kaleak; ekitaldia zela-eta, Ertzaintzak herria hartua zuen. Beraz, indar arma- tuen presentzia nabarmen handia izan zen. Manifestazioan ez zen inolako arazorik izan, eta tentsioa nagusi bazen ere, ongi amaitu zuten ibilbidea.

Omenaldia eta afaria

Jarraian gaztetxerantz zuzendu ziren herritarrak, bertan egitekoa baitzen omenaldia. Eider Ijurkok eta Ekaitz Aramendik oholtza gainean jaso zituzten berentzako antolatuko ekitaldiak. Lore eskaintza eta aurreskua egin zitzaizkien bi gazteei.

Ekitaldiaren ondotik herri afaria antolatuta zuten. Hasiera batean, herriko pilotalekua erabiltzeko Udalak baimenik emana zuen ala ez argi ez bazegoen ere, azkenik inolako arazorik gabe bukatu zen ekitaldia.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo