Itsasmendikoi Elkarteak txakurrak hezteko ikastaroa prestatu du
Itsamendikoi elkarteak txakur hezitzaileak trebatzeko ikastaro trinkoa eskainiko du martxoaren 31tik aurrera Bizkaian (Iurretan) eta Gipuzkoan (Zizurkilen). Zaunken (maskotentzako zerbitzu integralen zentroa) laguntzarekin antolatutako ikastaroari esker, begiraleak gai izango dira txakurrak entrenatzeko eta hezteko, baita jabeei aholkuak emateko ere. Guztira, 200 eskola ordu (80 teoriko eta 120 praktiko) izango dira, astelehenetik ostegunera 15.30etik 20.30era bitartean. Ikasleak talde txikietan banatuta egongo dira.