GARA > Idatzia > Alaves

Castello etorriko da Mendizorrotzara

Ispilua apurtu behar, aurkariari aurre egiteko

Alavesek Castelloren ibilbide desiragarria bertan behera utzi beharra dauka, berea luzatuko badu

p038_f01_199x124.jpg

 

ALAVES-CASTELLON

GARA | GASTEIZ

Edonork desiratzeko moduko ispilu bilakatu da Castello. 2008. urtea beherapen postuetatik ihesean hasi bazuen ere, hiru hilabete geroago, igoerakoak dauzka gertu-gertu urteko emaitzarik onenei esker.

Alavesek ere nahiko luke eredu hori jarraitu. Azken bi partidetan lau puntu lortu ondoren, larri amaitu behar duen bidean beste urrats bat eman nahi du, eta hartara, bere bolada luzatu. Castelloren eredua jarraitu nahi du, horretarako aurkariaren ispilua apurtzea beste biderik ez badu ere.

Ez da ispilu makala. Urtea hasi zenean, Castello eta Alaves egoera berean ziren: 15. eta 16. postuetan ziren sailkapenean, beherapen postuekiko lau puntuko aldeaz. Hamaika aste geroago, talde zuri-beltzak zazpi garaipen -Real edota Sportingen aurka, besteak beste- eta berdinketa bi lortu ditu, seigarren posturaino igoz. Une txarrak ahaztuta daude dagoeneko. Taldeak igotzeko ametsa berreskuratu du, Sporting bost puntura besterik ez baitauka.

Zorionez, Pepe Murciaren taldearen indarra apaldu egiten da nolabait etxetik kanpo aritzen denean; puntu bakarra lortu du, azken hiru bidaietan. Hor bilatu beharko du bere aukera, Mendizorrotzan ere hobeto dabilen Alaves taldeak; nahiz eta gasteiztarrek lortu duten etxetik kanpo beherapenetik atera dituen boladatxoa.

Talde zuri-urdinak sailkapenean egin duen gorakada ez da izan lau puntuen ondorio bakarra. Konfiantza ere sendotu egin da eta, baten batek esan bezala, futbola gogo aldartea denez, abiapuntu ona izan daiteke gaurko partidari ekiteko.

Ulergarria da, beraz, gasteiztarren baikortasuna, José María Salmerón entrenatzaileak «oso aurkari zaila eta gogorra» edukiko dutela ohartarazi duen arren. «Gogotsu etorriko dira, gainera, Lehen mailara igotzeko aukera gertu ikusten dute», gaineratu zuen.

Zalantzak

Salmeronek, bestetik, hainbat zalantza izango du azken unera arte. Garrantzitsuena David Aganzori dagokio, aurrelaria hala-hola baitabil, eskuin hankan dituen arazoak direla-eta. Gainditzen ez baditu, Raúl Sánchezek hartuko du bere lekua hasierako hamaikakoan.

Ez dago argi, Stevanovicek jokatu ahal izango duen, atzo itzuli baitzen Gasteizera Esloveniarekin nazioarteko partida jokatzetik. Bere postua Sergio Rodríguezek har dezake.

Bi zalantza horiek kontuan hartuta, Salmeronek 19 jokalari deitu zituen atzo.

Hutsune garrantzitsu batekin helduko da Castello taldea, golegile nagusiak, José Carlosek, etxean geratu behar izan baitu gripeak jota. Pere Murciak Enrique Reggi jarriko du hamaikakoan bere ordez. Entrenatzaile zuri-beltzak, bestetik, Arana berreskura dezake, baita Rafitaren posizioa atzeratu ere.

 
 
IKUSGARRIA

Castellok 15. hasi zuen urtea, jaitsiera postuekiko lau puntuko aldeaz. Hamaika aste joan dira ordutik, eta talde zuri-beltzak igotzeko ametsa berreskuratu du: zazpi garaipen eta berdinketa bi lortu ditu.

GOLEGILEAK

Talde biek aritu beharko dute agian, golegile nagusiak kanpo utzita. Hankan dituen arazoak direla-eta, David Aganzo azken unera arte egongo da zalantzan. José Carlos Tabaresek, gripeak jota, ezin izan du Gasteizerako bidaia egin.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo