GARA > Idatzia > Errugbia

Bera Berak eta Ordiziak ez daukate huts bat bera ere egiteko tarterik

J.L. | DONOSTIA

Ohorezko Mailan, Spyro Bera Berak eta Ampo Ordiziak ez daukate huts bat egiteko tarterik heldu den urtean maila nagusian jarraitu nahi baldin badute behinik behin.

Donostiarrak jaitsierako postuetatik kanpo daude, baina hor jarraitu nahi badute Santbaiona menderatu beharko dute bihar, 12.00etatik aurrera Donostiako Anoetako estadio txikian.

Ampo Ordizia, aldiz, jaitsierako postuan dago, eta azkeneko sailkatuaren zelaian, Bartzelonan, jokatuko du bihar 12.30etik aurrera. Gipuzkoarrek irabaziz gero urrats handia emango lukete mailari eusteko, azkeneko jardunaldian etxean jokatuko baitute.

Getxo Artea, ostera, askoz ere lasaiago dago, lanak ongi eginda heldu baita Ligako azken txanpara. El salvadorren zelaian jokatuko dute bihar 12.30etik aurrera. Valladolidekoek jadanik Liga irabazita dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo