GARA > Idatzia > Errugbia

Gernika prest dago maila nagusira igotzeko bideari ekiteko

J.L. | DONOSTIA

Gernikak bihar ekingo dio Ohorezko Mailarako igoera faseari. Bizkaitarrek, etxean, Urbieta zelaian, 12.00etatik aurrera Les Abelles taldea hartuko dute. Beste multzoan lehen postuan amaitu zuten, eta talde arriskutsua izango da. Bizkaitarrek emaitza on bat lortu nahi dute.

Ohorezko B Mailarako igoera fasea ere hasiko da. Atletico San Sebastianek A Coruñan jokatuko du bihar 11.30ean hasita, eta ordu erdi geroago, Eibarrek Hospitalet hartuko du.

Liga Federalean, Pro 2rako igoera fasean, Pays Daixen zelaian jokatuko du Donibane Lohizunek, 15.00etan. Jaitsiera fasean, Maulek eta Nafarroak derbia jokatuko dute 15.30ean hasita.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo