GARA > Idatzia > Kirolak

HARRI-JASOTZEA

Aimar Irigoienek Tolosako Kantabriko tabernan egingo du agerraldia

J.L. | DONOSTIA

Aimar Irigoien Tolosako Kantabriko tabernan agerraldia egingo du gaur eguerdian, 12.00etan, eta bertan prentsaurrekoa emango du hainbat gauza argitzeko asmoz.

Prentsa agerraldi hau dela-eta, zurrumurru ugari izan dira azken egun hauetan, joan den astean Izeta II.ak desafioa bota baitzuen.

Agian horri erantzuteko asmotan, edo agian desafio bat botatzeko asmotan agertuko da, baina hori gaur eguerdian jakingo da. Egia da, errezildarrak eta aiarrak apustu bat egingo balute, sekulako jendetza batuko litzatekeela, eta zaleak ere lehia hori ikusteko irrikaz daude.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo