GARA > Idatzia > Euskal Herria

Bilboko hainbat gazte eragilek etxebizitza eskubidearen aldeko ekimena jarri dute abian

PIC_0181.jpg

GARA |

Gazteek etxebizitza bat edukitzeko dituzten arazoei aurre egiteko asmoz, Bilboko hainbat gazte eragilek indarrak batzea eta etxebizitza eskubidearen aldeko ekimena martxan jartzea erabaki dute.

Gazte Komunistak, Bilboko Okupazio Mugimendua, Euskadiko Gazte Kontseilua, Segi, Eraldatu ikasle sindikatua, Ikasle Abertzaleak, Iratzarri, Euskal Herriko Gazte Komunistak eta Plataforma por la Vivienda Digna taldeak ari dira ekimena aurre- ra eramaten, eta «Zeuk daukazu hitza» leloa jarri diote izenburu. Eragile horien helburua da etxebizitza eskubidearen aldeko mugimendua osatzeko prozesu parte hartzailea irekitzea.

Hala, parte hartzea bermatzeko asmoz, edonork izango du diru laguntzak emateko aukera. Gainera, interneten dinamikaren inguruko bloga irekiko dute, bertan etxebizitza eskubidearen arazoari buruz luze eta zabal eztabaidatu ahal izateko.

Kalejirak eta kontzertuak

Era berean, eta ekimen horren haritik, beste hainbat ekitaldi eramango dira aurrera: batik bat kalejirak, jolasak eta kontzertuak. Informazio kanpaina gaur hasi eta apirilaren 18a artekoa izango da.

Ekimenaren antolatzaileek azaldu zutenez, dinamika horrekin etxebizitza eskubidearen aldeko «gazte mugimendu bateratua» osatzea lortu nahi dute. Horretarako, «irudia eta edukia» oso garrantzitsuak izango direla nabarmendu zuten. Ekimenari buruz, «etxebizitza eskubidearen aldeko mugimenduaren erreferente izan behar du», adierazi zuten.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo