«Nomadak Tx» filma proiektatuko da gaur Ravel entzutegian
«Nomadak TX» lanean kontatzen den istorioren abiapuntua Igor Otxoak eta Harkaitz Martinezek adierazi nahikari bat da. Bi musikarion nahia da txalaparta izan dadila pertsonen, eta are kulturen topagune, baita oso ezberdinak direnentzat ere. Irrika horrek bultzatuta Indiara, Laponiara, Mongoliara eta Saharara abiatzen dira. Ez dira bidai erosoak. Txalaparta musika tresna baino gehiago bihurtzen da: komunikazio tresna da, nork bere nahia adierazteko gunea.