Julen Orbea Bilboko Alde Zaharreko Amnistiaren Aldeko Mugimendua
Apirilak 3, Josean Etxebarrieta gogoratuz
Josean Etxebarrietaren moduko intelektualek egindako ekarpenek herri honen askapen prozesuan oinarrizko zutabeak jartzen lagundu zuten
Txabi Etxebarrietaren anaia zaharrena, Jose Antonio Etxebarrieta (Bilbo, 1940-1973), 60ko hamarkadako EGIko eta ondoren ETAko militante historikoa izan zen. Elias Gallastegiren ideiekin trebaturik, haren semearekin, Ikerrekin, zeukan harremana zela medio, aukera izan zuen Larrinagako kartzelan preso eman zituen hilabeteetan gerra aurreko nazionalismoaren zenbait buruzagirekin mintzatzeko, baita gerrilla taktikari buruzko zenbait obra eta nazio askapenerako borrokari buruzko esperientziak ezagutzeko ere.
1963tik aurrera, bere aktibitatea moteltzen joan zen elbarritua utziko zuen gaitz batek jota. Garai hartan «Euskal Nazionalismoaren historia» idazten hasi zen, eta tarteka-marteka zeregin horretan jardun zuen, 1973ko apirilaren 3an hil zen arte. Hiru urte lehenago M. Castells, Giselle Haimi, J. M. Bandres, F. Letamendia eta beste abokatu batzuekin batera, Burgosen epaituak izan ziren ETAko militanteen defentsa bikaina antolatu zuen. Hastapenetako Euskadi Ta Askatasunako ideologo garrantzitsua izanik, gaur egungo Euskal Herrian bere pentsamoldea inoiz baino biziago dago.
Gaur, bere heriotza egunaren 35. urteurrenean, 1961ean «No podemos hablar de paz» lelopean Parisko Euskal Etxean egindako hitzaldiko pasarte batzuk gogora ekarri nahi izan ditugu. Egun hartan erbestean zeuden garaiko Eusko Jaurlaritzako kideak entzuleen artean zeuden eta zuzen hitz egin zien: «No podemos seguir divagando en un mundo de glorias pasadas; no podemos continuar pensando en estatutos, conferencias y alianzas con políticos españoles. No os engañéis ni os dejéis engañar por palabrerías, formas de libertad falsas, constituciones, artículos o franquicias...». Haren aburuz, momentu hartako agintariek ez zuten euskaldunek behar zuten buruzagitza ordezkatzen: «algunos piensan de la nacionalidad como de una cosa que se puede negociar de la misma manera que se negocian las contribuciones o el derecho de una ruta comercial (...) No es suficiente decir creo si a la vez no podemos decir hago», eta legedi españolari jarrera intsumituarekin erantzutea proposatzen zien EAJ-PNVko gehiengoaz osatutako Gobernuko kideei: «¿De qué le serviría a Franco, o a cualquier otro gobernante español, el dictar leyes y dar órdenes si el pueblo vasco no las obedece?».
1961eko negu hartan oraindik ere esperantzarako atea zabalik mantentzen zuen Joseanek: «Todavía es tiempo,todavía puede lograrse que el pueblo confíe en sus líderes. Pero esa confianza se la tienen que ganar ellos, esa confianza la tienen que merecer...».
Baina urteak joan ahala, haren tesiak indartu egin dira, zoritxarrez. 2008. urtean oraindik ere badira gatazka luze honen erroetara joan beharrean kontratu eta paktuetan herri hau saltzen jarraitzen duten euskaldunak. Urtean behin ikurrina astindu eta urte osoan piper potoa Udaletxeetako balkoietan jartzea onartu duten legedi arrotza euskaldunen aurka erabiltzen duten jauntxo diruzaleak. Demokrazia ustel baten mozorroaren azpian herritarrei hitza eta erabakia ukatzen diotenak eta berriro ere Euskal Herriari iruzur egiten saiatuko direnak. Botere gosez bizi diren politikari faltsuak.
Josean Etxebarrietaren moduko intelektualek egindako ekarpenek herri honen askapen prozesuan oinarrizko zutabeak jartzen lagundu zuten. Josean Etxebarrieta utzi zigunetik 35 urte betetzen diren egunean gogoan izan nahi dugu, gure auzokidearen pentsamoldearen printza batzuen bitartez.
Eskerrik asko Josean! Garaipen egunera arte!