Patxi Otaegiri omenaldi ekitaldia egingo diote igandean Legorretan
Datorren igandean, apirilak 6, 12.30ean, omenaldi ekitaldia egingo diote Legorretako herriko plazan joan den igandean, Saran, 87 urterekin zendu zen Patxi Otaegi iheslari politiko legorretarrari. Sesterori azken agurra emateko parada izango da igandean, baina, atzo, Donibane Lohizuneko beilategian egin zioten lehenbiziko agurra. Errefuxiatu politiko ugari egon zen Otaegiri egindako lehen agurrean.
Gari MUJIKA |
Joan den igandean Saran zendu zen Patxi Otaegi iheslari politiko legorretarrari azken agurra emango diote bere sorterrian datorren igandean, 12.30ean, herriko enparantzan. Legorretako amnistiaren aldeko mugimenduak, «bizi osoan borrokan eman eta gero, Patxi Otaegiri merezitako azken agurra emateko» igandean Goierriko udalerrira bertaratzeko eta ekitaldian parte hartzeko gonbita egin die euskal herritarrei.
Patxi Otaegik, Sesterok, bere sorterritik «estatuen errepresiotik ihesi» joan behar izan zuen duela 27 urte. Orduz geroztik Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboko kide izan da, «bere heriotzaren egunera arte».
Hala, Otaegiren hilotza aurrean zela, lehenbiziko agurra egin zioten atzo, 12.00etan, Donibane Lohizuneko beilategian. Berrogeita hamar bat lagun elkartu ziren bertan, gehienak errefuxiatu politikoak, gainera. Sustrai Colinak abestutako bertsoen ondotik, ohorezko aurreskua eskaini zioten Otaegiri. Jarraian, errefuxiatu politiko ba- tek hitza hartu zuen Legorretako iheslari politikoari buruzko zertzelada batzuk emanez.
Batik bat, bi ideia nabarmendu zituen; batetik, Sesteroren bizitzan «hitza oso garrantzitsua izan» dela; eta, bestetik, «pertsona batzuk ezinbestekoak dira eta Sestero horietakoa zen. Izan ere, bere borrokarako konpromisoak ez baitzuen iraungitze datarik». Lehen agurraren ondotik, Patxi Otaegiren hilotza Pauera eraman zuten bere gorpua errausteko. Legorretarraren errautsak Euskal Herriko zenbait txoko berezitan aireratuko dituztela azaldu zuten.
«Estatuen erabakien ondorioz»
Legorretako amnistiaren aldeko mugimenduak, ostera, arratsaldean prentsa agerraldia egin zuen herriko enparantza nagusian, datorren igandean Otaegi omenduko duten lekuan.
Joan den igandean zendutako iheslari politikoak, Euskal Herriak bizi duen gatazka politikoaren ondorioz, orain dela 27 urte ihesi joan behar izan zuela eman zuten aditzera. Hala, gogora ekarri zuten Iheslari Politikoen Kolektiboak hamarkada guzti hauetan mota guztietako errepresio metodoak pairatu dituztela; hala nola gerra zikina, atxilotze agindu sistematikoak, estradizioak edota «espainiar Poliziaren eskuetan utzi eta tortura jasangaitzenak bizi beharraren beldurrak».
Gainera, iheslarien aurkako jazarpen hori guztia «estatuen erabaki politikoen ondorioz» gertatzen dela salatu zuten, «gerrara kondenatzen baitute behin eta berriz Euskal Herria, dagozkion eskubideak aintzat hartu beharrean». Horrek guztiak euskal iheslariak egoera zailetan eta gogorretan bizitzera eramaten dituen arren, munduan barrena elkartasuna jaso eta «egoera ankerrenetan egonda ere, aurrera egiten jarraitzen dute gaurko egunez ere».
Hala, euskal iheslari politikoen eskubideak errespetatuak izan behar direla defendatu zuten Legorretako amnistiaren aldeko mugimenduko ordezkariek, eta, era berean, Euskal Herriarenak ere bai. Ildo horretan, Euskal Herriak bizi duen salbuespen egoerari amaiera emateko exijitu zuten. Azkenik, Otaegiri igandean eskainiko dioten omenaldi ekitaldian parte hartzeko deia berretsi zuten.
Askatasuna informó ayer de que los presos políticos vascos encarcelados en la alicantina cárcel de Foncalent iniciaron el 1 de abril una huelga de hambre indefinida ante «la política de aislamiento» que dirige la dirección carcelaria contra los vascos. También los prisioneros encarcelados en la cárcel leonesa de Mansilla han iniciado una dinámica de protesta, pero en este caso han optado por el chapeo como medida de presión «hasta que los dos compañeros -Peru Aranburu y Jose Miguel Etxeandia- sean devueltos al módulo de antes»; y es que, según informó Askatasuna, la dirección carcelaria de Mansilla ha trasladado recientemente a estos dos presos vascos a otro módulo, en el que, a su vez, han sido separados y sometidos a aislamiento como castigo por su negativa a estar en celdas diferentes.
Endika Abad, Koldo Alaña, Eder Ariz, Irkus Badillo, Ion Bilbao Moro, Mirian Campos, Fernando del Olmo, Ugaitz Elizaran, Nerea Garro y Agurtzane Izarza iniciaron el pasado 1 de enero una huelga de hambre indefinida después de que optasen por «decir basta ya» ante la política de la cárcel de Foncalent de mantener en aislamiento a los presos políticos vascos, y en denuncia por las malas condiciones en las que se encuentran los vascos encarcelados en la prisión de Alicante. A pesar de que el pasado 10 de marzo notificaron su intención de iniciar protestas a la dirección carcelaria, y pese a que desde el 17 al 23 de marzo rehusaron la comida, «las cosas no han cambiado». En consecuencia, han decidido iniciar una huelga de hambre indefinida.