GARA > Idatzia > Errugbia

Ohorezko B maila

Gernikak atzeko jokoa eta gehiago beharko du

p044_f02_2.jpg

J.L. | DONOSTIA

Ohorezko B Mailatik Ohorezko Mailarako igoera fasean, itzulerako partida jokatuko du Gernikak, eta irabazi beharrekoa izango da, nahitaez. Valentzian, Les Abelles taldearen zelaian arituko dira bihar, 12.00etatik aurrera.

Joaneko partida pasa den igandean jokatu zuten Gernikan bertan, eta 3-3 amaitu zen. Eguraldiak ere ez zuen askorik lagundu, baina valentziarrak defendatzera bakarrik etorri ziren. Emaitza on bat eraman nahi zuten, eta dudarik gabe, hori lortu zuten.

Bihar, ordea, horrek ez du balio izango, biek garaipena behar baitute maila nagusira igo ahal izateko, eta horretan saiatuko dira. Gernika, ez da valentziarrak baino txarragoa, eta joan den igandean baino errazago izango dute jokatzea. Hori bai, ezin dira atzean sartuta geratu, bestela galtzeko arrisku handia izango baitute. Urte dezente pasatu dira berde-beltzak azken aldiz Ohorezko Mailan egon zirenetik, eta bihar igoera ospatzeko modua izatea nahiko lukete .

Igoera fasea

Ohorezko B Mailarako igoera fasean ere lehen kanporaketako itzulerako bi norgehiagoka izango dira. Atletico San Sebastianek, Coruña hartuko du bihar Bera Berako zelaian, 11.30etik aurrera, eta Eibarrek, bihar, Hospitaleten jokatuko du 12.30ean hasita. Joaneko bi partidetan bi talde gipuzkoarrak garaile atera ziren, eta aurrera egiteko aukera asko dituzte.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo