GARA > Idatzia > Euskal Herria

Tortura

Tortura aztergai hartu du Makazagak «Torturadores & Cia» liburuan

Xabier Makazaga euskal iheslari politikoak ``Torturadores & Cia'' izenburua duen liburua kaleratu berri du, torturaren praktika iluna aztergai duela. Torturaren erabilpenaren ankerkeriaren berri emateaz gain, horren jardunak irautea bermatzen duen makineria azaltzen du. Gaurkotasuna eta dokumentazio lana uztartzen dituen lana da; eta Euskal Herriaz harago, mundu mailan giza eskubideek bizi duten egoera ere aztergai du. Liburua internet bidez banatu eta fotokopiatzeko aukera eman du. Hain zuzen ere, honako helbide elektronikora joz gero, eskura daiteke idazkia: www.archive.org/details/torturadores. Hamar urtez Estatu frantseseko espetxeetan preso egon da zarauztar hau. Aske gelditu ostean, Bruselara joatea erabaki zuen, torturatuko ote zuten beldur.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo