GARA > Idatzia > Saskibaloia

Txingudi

Jaitsieraren mamuari ihes egiteko parada Espanyolen aurka Olesan


GARA | HONDARRIBIA

Urte bereziki gogorra izaten ari da honakoa Hondarribia-Irunentzat, eta azken porrotek sailkapeneko azken postuei begira jarri ditu bidasoatarrak. Lehia horretan, partida bakarreko aldea dute gipuzkoarrek, eta gaur arratsaldean partida zaila izango dute Olesan Espanyolen aurka.

Kataluniarrek euskaldunek baino bi garaipen gehiago lortu dituzte orain arte, eta sailkapeneko zortzigarren postuan dira, hau da, Europara joateko lehian murgilduta daude. Azken jardunaldian, Hondarribia-Irunen etsai zuzena den Extremadurak Datoren aurka 63-60 galdu zuen.

Lehen itzulian, Hondartzan jokatu zen lehia biziko partidan, 72-73ko emaitzarekin nagusitu zen Espanyol-Olesa.

Kataluniarren artean, Le´Coe Willingham da gertutik jarraitu beharreko jokalaria. Oso altua ez den arren, hegalean zein pibot moduan joka dezake, eta gainera oso ondo ateratzen da uztai azpitik hiruko marratik jaurtitzeko. Denboraldi honetan Willingham hau sarri izan da jardunaldiko jokalari baloratuena, baina ezin da ahaztu Podkovalnikova, Lekas, Sandra Gallego, eta Musovicek egiten duten lan bikaina.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo