GARA > Idatzia > Hemeroteka

BERRIA | Amagoia Iban 2008/4/5

Gora

Iñaki Azkunak Espainiako bandera gorarazi du Bilboko udaletxean. Goizeko ordu bietan. Gora ta gora doinupean bizitzearen ondorioetako bat. Espainian Memoria Historikoaren Legearen eztabaida gorenean zegoenean, Francoren estatuak gauez kendu zituzten sozialistek ere. Eguzkiari begira kantatu ohi duten frankisten eta kantatu beharrik ez duten neofrankismoaren gatibu segitzen dute.

Iragana -eta etorkizunaren izenean orainaldi hau aldatzeko eskaera- ahaztu eta aurrera begiratu behar da, ordea, globalizazioaren munduan. Hori ulertutakoan, geu ere ez omen gara haserre biziko. Ez gara berotuko espainiar eta frantses kosmopolitek gu bezalako artaburuei euren ikurrak eta legedia inposatzean; ez gara berotuko erdararen militante elebakarrek elebidunen euskaraz bizi nahia inposizio edo akultura bihurtzean (...) ez gara berotuko jarrerarik atzerakoienak aurrerakoiak balira bezala erostean.

Laburbilduz, zorionekoak izango gara, legez goratutako banderen herriko kosmopolita aurrerakoiak. Eta noizean behin haserretu beharko badugu ere, gauez izango da beti, inork ez ikusteko moduan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo