DEIA | Josu Torre 2008/4/3
Zoé
Idriss Déby Chad-ko presidentearen indultoari esker, aske daude jadanik sei akusatu frantziar. Zortzi urtetan lan behartuak egitera kondenatuak Afrikan, gero Sarkozyk aberriratu eta Frantzian kartzeleratuak eta azken astelehenetik aurrera aske. Epairen bati erantzun beharko baina kartzelatik landa dira. Duela bost hilabete aipatzen zuten inpernutik, eguneko Galietako paradisura, Napoleongandik gaurdaino sekula hain ezagun izan ez den presidente baten kudeatzeari esker. (...)
Espainian eta Frantzian ezezik ia mundu guztiko berriemaileek azaleratu zuten Arche de Zoé izeneko GKE-k 103 hiru haur Chad herrialdean bahitu zituztenaren berri. Notizia ukaezina neurri batean baina, (...) ez zuen merezi dozena bat lerroko tokia baizik. Alegia, holako bahitze, adopzio, ume garraio, saleroste, salbazio, sendatze, duintze edo delakoak ordurarte eta ordutik gaurdaino ia egunero ematen direlako munduan zehar. Ikusi ezin edo nahi ez ditugunak, baina bestela eta zorionez, nola iristen dira Mendabalde aberats honetako familietara hainbeste haur Hegoamerika, Afrika edo Asiatik?
Berri haiek emateko eraren kontra ziren familien tartean bazen Iparraldeko euskaldun ezagunen bat ere eta Arche de Zoé hortako kide edo laguna izateagaitik ordaintzen zutena jakin ondoren, haien sinesgarritasunaz gain, etzuen ematen halako estafarik edo krimenik egiten aritu zirenik GKEko kideok Chad-en. Beste arrazoiren bat behar zen, eta aski izan dira bost hilabete, argitzeko. Asteon azaldu dute Frantziako Gobernuak 6,3 milloi euro ordaindu diela Chad-ko agintariei, sei herritar haiek indultatzeagaitik. Pagotxa ederra tirano haientzat!