OLERKIA
Hatsa elkartearen poesia eguna izango dute gaur Senpereko Oxtikenean
Ekitaldiak eguerdiko hamabietan hasiko dira «100 bat olerkilarien poesia» bildumaren aurkezpenarekin. 13.30ean eta Amortz-Larraldean olerki bilduma idatzi dutenek zikiro jana izango dute. 16.00etan, Larraldean, «Barneko burbuilak» ikus-entzunezko poetikoaren proiekzioa izango da, eta olerki irakurketa. Hatsa elkarteak, iragan 10 urte hauetan, Euskal Herri osotik hurbildu zaizkion 230 olerki idazleak, bai eta olerki tailerretan parte hartu duten 780 bat haur eta gaztetxoak ere omenduko ditu, beraiek idatzitako 2.350 olerkiak goraipatuz.