JAIA
Egun osoko jaia Hizkuntza Eskubideen Egunean herri euskalduna aldarrikatzeko
Hizkuntza Eskubideen eguna 10.30ean, hasiko da diana jo eta suziria bota ondoren. 11.00etatik 14.00etara «Euskaraz bizi gunea» zabalik izango da Riberd parkean. 10.30ean, Hizkuntza Eskubideen V. Nazio bilkura egingo da erretiratuen egoitzan. 13.00etan, manifestazioa hasiko da «Urratsez urrats, Euskal Herria euskalduna eraiki!» lelopean. Ondoren, ekitaldi nagusia egingo da plazan. 14.30ean, bazkaria izango da eta 16.00etan puzgarriak eta jokoak izango dira. 17.00etan, Tximeleta taldeak girotuko du dantzaldia.