GARA > Idatzia > Saskibaloia

ACB Ligako bigarren postua izango da jokoan gaur Zurbano

GARA | GASTEIZ

Belgraden jasotako jipoiaren ondoren, TAU Baskoniak ACB Ligari heldu behar dio berriz ere Euroligako final-laurdenetan pentsatzen jarraitu baino lehen.

Gasteiztarrek partida zaila izango dute gaur. Izan ere, goizeko 12.30etik aurrera eta ETBko kameren aurrean, DKV Joventut izango dute bisitari Zurbanon. Kataluniarrak bigarren postuan sailkatuta daude eta arabarrek baino garaipen bat gehiago daukate. Beraz, Spahijarenak, lehia irabaziz gero, Aitoren taldearen pare egongo lirateke. Horretaz gain, garaipenak Kopako finaleko errebantxa hartzeko balioko luke.

Badalonarrek zurrumurruz beteriko astea bizi behar izan dute. Ricky Rubiok NBAra joan ahal izateko bere etete klausula negoziatuko ote duen izan dute hizpide asteon, eta Gasteizko partida albo batera geratu da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo