GARA > Idatzia > Pilota

Berezkoen Binakakoa

Ibarrolak eta Ozafrainek esku-eskura dute finalerdiak jokatzeko txartela

p057_f02.jpg

IBARROLA - OZAFRAIN 40

ETXEBERRI - KURUTXARI 18

Jon LEUNDA | DONAPALEU

Ibarrolak eta Ozafrainek garaipen erraza lortu zuten atzo Donapaleuko trinketean, eta finalerdietan izango dira, multzo horretan jokatzen den azkeneko jardunaldian ikaragarrizko ezustekoren bat geratzen ez baldin bada.

Atzoko partidan alde handia ikusi zen bi bikoen artean. Nafarroa Beherekoak faboritoak ziren eta lehen kintzeko berdinketaren ostean, bidea erraz egin zuten. 19-5ko partzial bat lortu zuten eta 20-6 aitzineratu ziren. Partidaren erdira alde handiarekin heldu ziren, baina pilotan edozer gerta daiteke eta inork ez zuen ezer segururik ikusten. Etxeberrik eta Kurutxarik, ordea, ez zuten beren jokoa aldatu eta Ibarrolak eta Ozafrain tartea irekitzen joan ziren markagailuan 33-14koa jartzeko.

Orduan bai, dena erabakita zegoen eta galtzaileek zenbat tanto gehiago egingo zituzten ikustea besterik ez zen geratzen. Azkenean, beste lau bakarrik egin zituzten. Etxeberrik eta Kurutxarik azken jardunaldian irabazita ere zaila izango dute finalerdietan sartzea. Gaur, Milafrangan, 18.00etan hasita, Idiart-Waltari Alfaro-Dermiten aurka neurtuko dira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo