GARA > Idatzia > Pilota

Buruz Buruko Txapelketa

Beste txapeldun baten eskuin eskua prest da borrokarako

Bi hilabete frontoietatik kanpo egon ondoren, Ruben Belokik pozik amaitu zuen herenegun jokatutako partida. Gogor entrenatzen ari da Buruz Burukoari begira.

p047_01_148x140.jpg

Aritz SORZABAL | DONOSTIA

Duela hiru aste, bi hilabete baino gehiago kantxetatik at egon ondoren, Juan Martinez de Irujok Tolosako Beotibar pilotalekua aukeratu zuen bere eskuineko eskuko lesioa atzean utzi duela frogatzeko, eta Buruz Buruko Txapelketarako prest dagoela berresteko. Herenegun, Ruben Beloki, denbora bera osatzen egon ostean, frontoi horretan bertan berragertu zen.

Iberoko aurrelariari orduan gertatu bezala, Burlatako atzelariak ere eskuineko eskua bere onera etorri dela ikusi ahal izan zuen Tolosan. Ekaitz Saralegirekin batera, Julen Retegi eta Iñaki Otxandorenaren aurka galdu zuen (22-17), baina lehiak iraun zuen 75 minutuetan txukun aritu zen. «Eskuak ondo erantzun dit eta sentsazio onak izan ditut. Zenbait unetan, gainera, pilota indartsu astindu dut», azaldu zuen norgehiagokaren amaieran. «Pozik nago egindako partidaz, entrenamenduetan kantxari berriro neurria hartu ez diodan arren», adierazi zuen.

Buruz Burukoa prestatzen hasia dela aitortu zuen. Hain zuzen ere, entrenamendu gogorrak egin ditu lehenbailehen sasoiko egoteko. Beotibarreko berragerpena ondo joan dela kontuan hartuta, Buruz Buruko Txapelketan debutatu aurretik -hilaren 20an estreinatuko da, final-zortzirenetan, Asier Olaizola edo Xalaren aurka-, Binakako beste partida bat jokatu dezakeela aipatu zuen, erritmoa berreskuratzeko.

Kontuan eduki behar da Asegarceko pilotariak hiru partida besterik ez dituela jokatu azken hiru hilabeteetan. Astelehenean Tolosan jokatutakoaz gain, Binakako Txapelketako bi neurketatan parte hartu zuen. Lehenengoan, joan den urtarrilaren 7an, oso gaizki pasatu zuen, partida erdian lesionatu baitzen Beotibarren. Ustez osatuta zegoela zirudienean, otsailaren 9an kantxetara bueltatu zen Labriten, baina berriro baja hartu behar izan zuen, Iruñean jokatu ondoren. Orain, 1995, 1998, 1999 eta 2001. urteetan Buruz Buruko txapelduna izandako pilotaria hemen da berriro, 2006. urtean txapeldun izan zen Martinez de Irujo bezalaxe.

Patxi Ruiz

Burlatakoa eta Iberokoa osatuta daudela ikusita, hirugarren txapeldun baten sasoi puntua ikusteko dago oraindik: Patxi Ruizena, alegia. Honek ere hilaren 20an jokatuko du Buruz Burukoan, final-zortzirenetan, Juantxo Kokaren eta Aritz Beginoren arteko norgehiagokan irabazle ateratzen denaren aurka.

Lizarrakoak Binakako Txapelketako azkenaurreko partida justu xamar bukatu, eta azken norgehiagokan Otxandorenari utzi zion lekua. Aurreko kasuetan bezala, eskuineko eskuak izan zuen errua. Martxoaren 9a ezkero, itzalean egon da.

 
Asegarce ficha a Ibai Zabala, «uno de los mejores zagueros vizcainos del momento»

Ibai Zabala ya forma parte del cuadro de pelotaris de Asegarce después de firmar por tres años con la empresa bilbaina.

Asegarce, que aún no ha puesto fecha al debut de su nuevo fichaje, definió a Zabala como «uno de los mejores zagueros del momento en Bizkaia». Explicó que tuvo problemas de manos entre 2006 y 2007 que le apartaron de las competiciones durante año y medio, pero que en 2008 se reincorporó a las canchas y logró el subcampeonato de Parejas de Euskadi. «Destacan su potente derecha, su buen encuentro con la pelota y su seguridad», añadieron desde Asegarce. Zabala, natural de Berriz, cumpirá 21 años en mayo. A.S.

sei irabazle

Buruz Buruko Txapelketan sei txapeldun arituko dira lehian: Ruben Beloki (4, txapel), Patxi Eugi (3), Aimar Olaizola (2), Patxi Ruiz (1), Abel Barriola (1) eta Juan Martinez de Irujo (1).

hilaren 20an

Lehenengo txapeldunak apirilaren 20ko asteburuan hasiko dira jokatzen: Beloki, Irujo eta Ruiz, hain zuzen ere. Olaizola II.a eta Eugi maiatzaren 4an sartuko dira lehian; Barriola, aldiz,11n.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo