GARA > Idatzia > Hemeroteka

Amatiño 2008/4/7

Ikurrak

DEIA

Abertzaletasuna mundura ateratzen eta hizkuntzak ikasten konpontzen dela esaten duten mundubako elebakarrek sarri gutxietsi izaten dituzte inoren herri-ikurrak eta sinboloak, huskeria horiek gizarte atzerakoi eta zaharkituen aldarri folkloriko samarrak direlakoan.

Baina, esanak esan, banderak, ikurrak, zutohialak eta harmarriak, inoren asmakizunak izatekotan, handiki eta jauntxoenak dira, euren burua unibertsal eta kosmopolitatzat dutenenak hain zuzen. Izan ere, ez ziren Artikoko inuitak, Keniako masaiak edo Australiako tasmaniarrak banderak asmatu zituztenak izan, Babiloniako, Txinako edo Erromako inperioak baino. (...)

Bokazioz, botere militarraren seinale dira banderak eta ez, jatorriz behintzat, herri-arimaren adierazgarri. Ezein eraikinetan banderak zabalik ikusiez gero, errazago izango da udala ospitalea baino, normalago koartela museoa baino, samurrago komisaldegia kulturetxea baino.

Animaliek txiza egiten dute euren lurraldea markatzeko eta gizakiek, ostera, jabego-ikurrak eta seinaleak jartzen ikasi genuen. Nazio handiek banderak ezartzen dituzte euren boterea gogorarazteko, eta nazio txikiak, berriz, beste horrenbeste egiten saiatzen dira... haiek baino gutxiago ez izateko besterik ez.

Ez dirudi gaurko gizartea banderazale amorratua denik. Nazio zibilak gero eta esne-berba gutxiago eskatzen du eta ongizate gehiago. Baina, zer gerta ere, edozein banderari gerta dakiokeen trantzerik lotsagarriena derrigorrez jarri beharra da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo