GARA > Idatzia > Txirrindularitza

Udaberri klasika

Cunego azkarrena izan zen indartsuen arteko esprintean

Euskal Herriko Itzuliaren azken-aurreko etapa irabazi ondoren, Lamprekoak argi utzi du sasoi onean dagoela, Valverde, Callstrom eta Astarloza gaindituz.

p049_f01_111x111.jpg

Amaia U. LASAGABASTER | ZORNOTZA

Bi helburu nagusi dauzka aurten Damiano Cunegok, heltzear dauden Ardenetako klasikak eta Frantziako Tourra. Eta, dudarik gabe, lehenengoari sasoi ezin hobean ekingo dio, gure errepideetan azken egunotan egin duenari jarraituz.

Euskal Herriko Itzuliaren azken-aurreko etapa irabazi ondoren, Lamprekoak berriro altxatu zituen besoak atzo, Zornotzako Udaberri Klasikaren 54. edizioa eskuratu ostean. Antzeko lasterketa bati esker, gainera, azken mendatean aurrean geratu ondoren, azkarrena izan baitzen helmugara iristen, gizon indartsuenen arteko esprintean.

Ohi den bezala, lasterketa azken kilometroetan erabaki zen, baina mugimendua askoz lehenago hasi zen. Ibilbideari ekin bezain laster, Igor Romerok, Ignacio Sarabiak, Normunds Lasisek eta Pedro Gutiérrezek ihes egin eta 130 kilometrotan zehar lasterketaren erritmoa eraman zuten. 5'30''ko aldea izatera heldu ziren, baina argi zegoen ihesaldiak ez zuela luzaroan iraungo, tropelean izen handiko txirrindulariak zeudela kontuan izanik.

Helmugarako 40 kilometro falta zirela amaitu zen beren abentura eta, jarraian, beste bat hasi zen. Handiagoa eta arriskutsuagoa, bertan baitzeuden Egoi Martínez, Alexandr Kolobnev eta Kjell Carlström. Pelotoiak, baina, hauek ere harrapatu zituen; den erabakitzear zegoen beraz, Muniketa eta Autzagane azken aldiz igotzear zeudela.

Eta bertan heldu zen, tradizioari eutsiz, azken borroka erabakigarria. Damiano Cunegoren eraso gogorrari Alejandro Valverdek besterik ezin izan zion erantzun. Atzetik, baina, indartsu jarraitu zuten hainbat gizonek, izan ere, Zornotzako kaleetan Mikel Astarlozak eta Kjell Callströmek bat egin zuten. Ordurako, hala ere, Cunego oldartuta zetorren eta inork ezin izan zuen geldiarazi.

«Una gran semana», se felicita el ganador

Damiano Cunego regresa a Italia con una sonrisa de oreja a oreja, tras haber sumado dos victorias en los últimos días. «Ha sido una gran semana y supone un muy buen inicio de una temporada, que se presenta positiva», destacó el corredor, que reconocía no ser «un especialista al sprint, pero hoy me ha salido bien, pese a que tenía un rival muy difícil a mi lado».

El italiano, además, destacó la «importancia de estas victorias de cara a las clásicas, mi gran primer objetivo».

Alejandro Valverde, por su parte, lamentó el `larguerazo', pero se mostró contento por «haber estado adelante y con buenas sensaciones». GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo