Ilegalizazioak
61. Salaren bilera EAE-ANV eta EHAKren aurkako auzian
Auzitegi Goren espainoleko 61. Sala gaur biltzekoa da, Fiskaltzak eta Estatuko abokatuak iragan otsailean egindako ilegalizazio eskariei erantzuteko EAE-ANVk eta EHAK-k zuten epea amaitu dela-eta. Gaurko bilkuraren ostean, 20 eguneko epea irekiko da aldeek frogen gaineko alegazioak egin ditzaten.