GARA > Idatzia > Non Zer

ANTZERKIA

Edurne Agirrezabalak «Ogirik gabe etorri zen semea» antzeztuko du

Zizurkilen VI. antzerki astearen barruan gaur Edurne Agirrezabalak «Ogirik gabe etorri zen semea» antzeztuko du Villabonako Gurea zineman. Lan hori DBH 2, 3 eta 4. mailako ikasleei begira idatzia da. Bihar, Galtzagorri taldearen «Galtzagorriak» txotxongilo emanaldia izango da 3 eta 6 urte bitarteko haurrentzat, eta Atxulondo kultur etxean, 15.15ean bilduko dira J. M. Barandiaranek jasotako euskal ipuinean oinarritzen den antzezlana eskaintzeko.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo