IKASTAROAK
Helduentzako hiru lantegi euskaraz antolatu dira Irun eta Hondarribian
Irun Iruten euskara elkarteak Irungo eta Hondarribiko udalen, euskaltegien eta zenbait elkarteren laguntzaz helduentzako tailerrak euskaraz antolatu ditu. Hauek dira ikastaroak: «Barreterapia» maitzak 15ean hastekoa; «Gozogintza», apirilaren 29an hastekoa; «Edertasuna 50 urtetik aurrera», maiatzaren 7an hasiko dena. Izena emateko epea apirilaren 23an amaituko da eta Irun Iruten euskara elkartera jo behar da horretarako: Foru kalea 4, Irun; telefonoz: 943 635 602 edo 943 635 596; edo iruniruten@euskalnet.net.