GARA > Idatzia > Euskal Herria

Enkarterriko eskualdearen garapenerako ekimenak antolatu dituzte

GARA |

Joan den urteko edizioaren arrakasta ikusita, aurten ere Enkarterrialde elkarteak eskualdearen garapenerako ekimenak antolatzea erabaki du. Hala, adin guztietako herritarrei zuzendutako «Burdinmendu ginkanak» aurrera eramango dira irailean. Ekimen horren helburua bizilagunei eskualdean astialdiaz gozatzeko eta bertako ohiturak ezagutzeko aukera ematea da.

Hala, ginkana horietan parte hartzen dutenek hainbat sari eskuratzeko aukera izango dute: afariak, ostatuak, kontzertuetarako sarrerak, txanoak eta kamisetak, besteak beste.

Hainbat modalitate

Hiru modalitateko ginkanak izango dira. Alde batetik, «natura ginkana» irailaren 20an egingo da, eta hiru ordu iraungo du. Haren ostean, «tour ginkana» egingo da irailaren 27an, eta bertan, markatutako ibilbidea jarraituz altxorra bilatuko dute parte hartzaileek. Azkenik, urriaren 13an «ginkana birtuala» egingo dute ikastetxeetan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo