GARA > Idatzia > Mundua

Bioerregaiak eta elikagaien garestitzea aztertuko du FAOk

Mundu osoan gertatzen ari den elikagaien prezioaren igoera, eta egoera horretan bioerregaien hazkundeak izan duen eragina aztertuko ditu FAOk, Nazio Batuen Nekazaritzarako eta Elikadurarako erakundeak gaurtik aurrera Brasilian. Hainbat herrialdetan janariaren garestitzea dela-eta izan diren istiluek (Haitin, Egipton eta Filipinetan, adibidez) afera larri baten aurrean gaudela frogatzen dute, FAOren ustez.

GARA |

Jakien prezioen igoerak eta bioerregaien eragina izango dira gaur Brasilian hasiko den FAOren XXX. Eskualde Biltzarrean aztertuko dituzten gai nagusiak. Ostiralean, berriz, dokumentu bat onartzea dago aurreikusita.

Mundu osoan jakien prezioek izandako gorakada ez dute formalki eztabaiden agendan sartu, baina Nazio Batuen Nekazaritza eta Elikadurarako Erakundeko (FAO, siglak ingelesez) iturriek gai hau aztertuko dutela iragarri zuten, batez ere planeta osoko milioika pertsonentzat arazo larria delako.

Azken asteotan, jakien eskasia eta prezioen igoera dela-eta, istiluak izan dira Egipto, Kamerun, Boli Kosta, Senegal, Burkina Faso, Etiopia, Indonesia, Madagaskar, Filipinak eta Haitin. Karibeko herrialde horretan izan da egoerarik larriena.

Amerikako herririk txiroenean izan ziren manifestazioetan indarkeria izan zen nagusi eta, gutxienez, bost hildako eragin zituzten. Adituen arabera, abisutzat jo daitezke Haitiko mobilizazio hauek.

FAOko eskualdeko zuzendariak, José Graziano da Silva brasildarrak, jakiekin gertatzen ari den krisialdiak hiru arrazoi nagusi dituela nabarmendu zuen: aldaketa klimatikoa, eskaeraren igoera, eta merkatu globalean izandako «eraso espekulatzaileak», Chicagoko Burtsan jazotakoa kasu.

Grazianoren arabera, jakien alorrean egiten ari diren espekulazioa petrolioaren prezioak igoarazi dituenaren antzekoa da eta mundu mailan AEBetako dolarraren kotizazioak izandako beherakadarekin harreman zuzena dauka. Horrela, errentagarriagoak diren aktiboetarantz «dibisen ihesaldia» eragin du. Errentagarriagoak diren aktiboen artean, jakiak daude.

Grazianoren arabera, «dolarraren krisia konpontzen baldin bada, gosearena ere konponduko da». «Zoritxarrez, egoera horrek txiroengan eta ahulengan du eragin handiena», gaineratu zuen, nahiz eta garatzeko bidean dauden herrialde askok, Brasilek kasu, jakien igoera honetatik onurak jaso dituztela onartu.

Erregai berriak, polemikoak

Brasiliako bilkuran aztertuko den beste gai bat bioerregaiena izango da. Batzuk, tartean Brasil, halakoen alde azaltzen dira petrolioari aurre egiteko alternatiba garbia izateaz gain, nekazarien artean lanpostuak sortzen dituztelako. Beste batzuek, aldiz, janariaren prezioan eragin ditzaketen eraginagatik, eta basoak desagertzea ekarri dezaketelako aurka daude.

Gai hau aztertzerakoan, Brasilgo presidente Luis Ignacio Lula da Silvak hartuko du parte. Nekazal produktuetatik erregaia sortzearen defendatzaile sutsua da Lula. Joan den ostiralean, Herbehereetara egindako bisita batean, «aurreiritzirik gabeko» bioerregaien gainean mundu mailako eztabaida bati ekitearen beharra nabarmendu zuen.

Gaur hasiko da Brasiliako bilkura. Astearteraino iraungo duen biltzarrean, hainbat bileretan parte hartuko dute teknikariek. Bihar, ministroen txanda izango da, Lula ere bertan egongo delarik FAOko zuzendari nagusi Jacques Diouf-ekin batera.

Lehen bi egunetako bileretan, teknikariek goseari eta nekazarien txirotasunari aurre egiteko enpresa pribatuek izan beharko duten betebeharra izango da eztabaidagai nagusia. Horrekin batera, bioerregaiek sor ditzaketen onurak eta kalteak, mugak gainditzen dituzten eritasunak eta Latinoamerikan eta Kariben egin beharreko nekazal-erreforma ere aztertuko dute.

33 herrialdeetako ordezkariek hartuko dute parte Brasiliako biltzarrean. Hamarren batek edo, Nekazal arloko ministroa eramango dute ordezkaritzat.

Horrez gain, Estatu espainola, AEB, Estatu frantsesa, Herbehereak, Britainia Handia eta Vatikanoko ordezkariak ere izango dira Brasilian, begirale gisa. Garapenerako Ameriketarteko Bankua (BID), Ameriketako Estatuen Erakundea (OEA) eta NBEko ordezkariak ere egongo dira.

Ostiralean amaituko den FAOren biltzarrarekin batera, nekazal-arloko gizarte eragileak ere elkartuko dira.

Horien arteko bat da Jakien Subiranotasunerako Batzordea, besteak beste, Vía Campesina koordinadora biltzen duena. Talde horrek ehun herrialde baino gehiagoko lurrik gabeko nekazariak biltzen ditu.

Maiatzean, Erroman

Brasiliako biltzarrak maiatzaren 31tik ekainaren 4ra Erroman FAOk antolatu duen mundu mailako bileran izango du jarraipena. Bertan ere, aldaketa klimatikoak nekazaritzan, arrantzan, elikagaien ekoizpenean eta basoetan izaten ari den eragina aztertuko dute.

Egoera horri aurre egiteko estrategiak ere aztertuko dituzte, batez ere, janaria ekoizten dutenek (nekazariak, arrantzaleak eta basozainak) izango duten betebeharra nabarmenduz.

Pese a las críticas, la UE apostará por los biocombustibles

«Crimen contra la humanidad», «amenaza para el medio ambiente». Los biocombustibles reciben duras críticas, pero los responsables europeos se niegan a abandonarlos, por temor a que fracase todo su plan contra el cambio climático.

«Por el momento, no hay motivo para suspender el objetivo que nos hemos marcado en el área de los biocombustibles», afirmó ayer Barbara Helfferich, portavoz del comisario de Medio Ambiente, Stavros Dimas.

Los dirigentes europeos, que quieren aparecer como ejemplo de la lucha contra el calentamiento global, se han marcado como objetivo reducir un 20% las emisiones de gases con efecto invernadero en la UE para 2020.

Para ello, quieren lograr que el 20% de la energía consumida en la UE sea de origen renovable e imponer que el 10% de los carburantes empleados en el transporte sea de origen biológico.

«No se puede cambiar un objetivo político sin debatir sobre los demás objetivos», explicó a France Presse un responsable europeo.

Cada vez hay más críticas contra el uso de biocombustibles por el efecto que están provocando en el incremento de los precios de los alimentos.

«La fabricación de bicombustibles es, hoy en día, un crimen contra la humanidad», destacó ayer el suizo Jean Ziegler, relator especial de la ONU para el derecho a la alimentación.

La Agencia Europea de Medio Ambiente, un organismo que depende directamente de la Comisión Europea, reclamó el viernes que se suspenda el objetivo fijado sobre los biocombustibles por «las amenazas al medio ambiente». Christian SPILLMAN

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo