Bolada onaren amaiera
Lehen gola, puntuak eskuratzeko ezinbestekoa
Zuri-gorriek bi aldiz besterik ezin izan diote markagailuari buelta eman denboraldi osoan
A.U.L. | BILBO
Markagailuan aurrea hartu eta, ondoren, sendotasunez defendatu. Horixe izan da, orokorrean, Athleticek zulotik irteteko erabili duen formula. Eta argi dago beraien emaitza ona izan dela, lehen itzulian azken urteotako ibilbide latzari jarraitu arren, urtarriletik hona gauzatutako erantzunari esker, denboraldia lasaitasunez amaitu ahal izango baitu taldeak.
Taktika horrek, hala ere, eragozpenik ere badu. Alde batetik, sufrimendua, gola sartu ondoren atzerapausoa etortzen baita -eta, ondorioz, arerioaren aurrerapausoa-; eta horrekin batera, erasoari uko egiteak dakarren arriskua. Era horretan , hain zuzen ere, hainbat puntuk alde egin diote Athletici denboraldian zehar. Lehen itzulian, adibidez, San Mamesen jokatutako partidetatik seietan aurreratu zen talde zuri-gorria markagailuan, baina bi garaipen besterik ez zuen lortu, Zaragozak, Almeríak, Deportivok -honek bi aldiz- eta Murciak azaldutako atzerapauso hori aprobetxatu baitzuten berdinketa lortzeko.
Beste bi kasutan, Montjuicen eta, bigarren itzulian, San Mamesen Villarrealen aurka, Athleticek hutsean amaitu zuen, partida bietan lehen gola sartu zuen arren.
Salbuespenak besterik ez dira, hala ere; zenbakiek argi uzten baitute Caparrósen taldeari markagailuan aurreratzea komeni zaiola; beharrezkoa duela, hobe esanda, horrela lortu baititu egun dituen 43 puntuen hiru laurdenak.
Argi dago non dagoen txanponaren beste aldea. Zuri-gorrien planak okertzen direnean; hau da, etsaia denean markagailuan aurrea hartzen duena, ez da agertzen B planaren izpirik; bai, ordea, golak sartzeko dituzten zailtasunen ebidentziak.
Bederatzi puntu besterik ez ditu lortu, izan ere, Athleticek horrelako baldintzetan, Madrileko Atléticoren eta Betisen aurkako partidei buelta eman ondoren, baita Bartzelona, Almería eta Recreativoren aurkako neurketetan eskuratutako berdinketei esker ere. Baina hauek ere, zoritxarrez, salbuespenak besterik ez dira izan, galtzen hasi duen partida gehienetan -bederatzi guztira-, galtzen amaitu baitu talde bizkaitarrak.
Azken adibidea igandean ikusi zen Riazorren. Deportivok lehenengoa sartu zuen, baita hurrengoak ere, jokalari zuri-gorriek, bitartean, aukerak izan bazituzten ere.
Azken helburua
Azken behaztopa horrek, Athleticen boladari -sei jardunaldi zeramatzan galdu barik- amaiera emateaz gain, UEFAko postuetan sartzeko zeuden aukera txikiak ere itzali ditu. Matematikoki ezinezkoa ez den arren, sailkapenean aurretik dituen lau taldeak, Sevilla indartsuarekiko dituen zortzi puntuko aldea eta hurrengo aste hauetan jokatu behar dituen partida zailak kontuan hartuta, ezinezkoa dirudi denboraldia seigarren postuan amaitzea.
Bilbotarren helburua, horrela, zazpigarren postua izango litzateke, orain arte Intertoton izandako esperientzia onena izan ez bada ere. Kasu horretan, desabantaila bi puntukoa da, eta borrokan sartuta dauden taldeen egutegia -Almería, Espanyol eta Deportivo-, bizkaitarrena bezain gogorra.
Berdinketek, berriz, Athleticen kalterako izango lirateke, Espanyol eta Deportivorekin alderatuta, golaveragea aurka dauka Caparrósen taldeak, eta berdinduta Almeríarekin alderatuta.
Markagailuan aurrea hartu eta, ondoren, sendotasunez defendatu. Horixe da Athleticek zulotik irteteko erabili duen formula. Alderantzizkoa gertatu denean, berriz, zuri-gorriek gutxitan erabili dute «B plana».
UEFAn sartzea matematikoki posible den arren, sailkapenean aurretik dituen taldeak, Sevillak ateratzen dion zortzi puntuko aldea eta jokatzeko aurretik duen egutegia kontuan hartuta, ezinezkoa dirudi.
Armando, que aseguró sentirse bien pese al golpe que recibió en Riazor -espera, de hecho, poder entrenar mañana-, explicó ayer que ahora mismo tiene otras prioridades en mente más allá de la renovación.
«Mi intención es hacerlo bien en estos partidos que quedan, y que saquemos los máximos puntos posibles para ver al Athletic lo más alto posible. Es mi verdadera meta y mi verdadera ilusión», aseguró el guardameta, que no quiso prestar mayor atención a la rumorología. «Cuando llegué -recordó Armando-, ya dije que me conformaba con que me dijeran gracias por haber puesto mi granito de arena».
GARA