Itsaslapurren erasoek %20 egin dute gora lehen hiruhilabetekoan munduan
Kuala Lumpurreko institutu batek egindako ikerketaren arabera, iazkoaren aldean %20 egin du gora itsaslapurrek egindako eraso kopuruak. Indonesia izan ohi zen orain arte eraso gehien; aurten, ordea, Nigeriak hartu dio aurrea, petrolio lapurrei esker.
GARA |
Itsaslapurrek ontzien aurkako 49 eraso egin dituzte aurtengo lehen hiru hilabeteetan. 2007an izandako erasoekin alderatuta, %20ko hazkundea izan da, atzo Itsaslapurren aurkako Inteligentzia eta Informazio Zentroak jakitera eman zuenez.
2007an, urtarriletik martxora, ontzien aurkako 41 eraso egin zituzten itsaslapurrek.
Ikerketa zentro honek Kuala Lumpurren du egoitza eta plazaraturiko txostenean «ontzietako marinelen aurka erabiltzen duten indarkeria kezkagarria» dela nabarmendu zuen. Hori dela-eta, neurri eraginkorragoak eskatu zizkien estatuei beren uretan diren ontziak babesteko.
Aurten, Nigeria izan da itsaslapurren jarduera nabarmenen pairatu duen herrialdea -hamar eraso-, orain arte lehen postuan zen Indonesiari gailenduta. Lagos portuaren inguruan dauden ontziak dira erasorik gehien jas ohi dituztenak.
Inguru horretako talde armatuek petrolioa garraiatzen duten ontziei egiten diete eraso Niger ibaiaren deltatik gertu. Nigeria Afrika osoan petrolio gehien ekoizten duen herrialdea da, eguneko 2,1 milioi upel, eta itsaslapurren helburu bilakatu da produkzio hori. «Nigeriako uretan pairatu beharreko indarkeria kontroletik at dago», nabarmentzen du txostenak, eta jazotako eraso kopurua askoz handigoa izan daitekeela gaineratu, itsaslapurren bisita izan duten askok ez baitu salatzen.
Kuala Lumpurreko zentroak -Londresen egoitza duen Nazioarteko Itsas Bulegoaren menpe dago-, segurtasun ezaren afera berehala konpontzeko eskatu zion Nigeriako Gobernuari. Bere ustean, itsaslapurren erasoak direla-eta, marinelak hiltzeko arriskua dago, eta, ondorioz, petrolio konpainiak herrialde horretan lan uzteko arriskua ere bai, hala adierazi dute behinik behin txostenean.
India eta Adengo golkoa (Somalian) dira, hurrenez hurren, Nigeriaren atzetik eraso gehien pairatu duten herriak lehen hiru hilabeteotan, bosna eraso.
Indian lapurreta da nagusi, eta Somalian, ordea, itsaslapurrek bahiketak egiten dituzte trukean bahisaria eskatzeko.
Indonesian, berriz, itsaslapurren eraso kopuruak behera egin du. Aurten lau izan dituzte, eta iaz bederatzi. «Hamarurteko honetan lehenengoz, ez da Indonesia eraso gehien jasan duen herria», dio txostenak.
Los seis presuntos piratas somalíes capturados por las fuerzas especiales francesas durante la operación para liberar a la tripulación del Ponant, el yate de lujo francés secuestrado el pasado 4 de abril en aguas de Somalia, llegaron en la madrugada de ayer a París a bordo de un avión militar. Todos ellos fueron transferidos bajo escolta a los locales de la Gendarmería de París, donde permanecen detenidos en el marco de una investigación preliminar abierta el pasado lunes por la Fiscalía de París.
La investigación se centra en «los hechos cometidos por una banda organizada de interceptación de navíos, detención y secuestro de varias personas en calidad de rehenes para obtener un rescate», un delito que, según la legislación francesa, puede ser castigado con la cadena perpetua.
Antes de su traslado a París, los presuntos piratas, todos ellos pescadores somalíes, permanecieron a bordo de la fragata Jean Bart en detención administrativa después de haber sido capturados el 11 de abril durante la operación llevada cabo para liberar a los tripulantes del Ponant tras un secuestro que duró una semana y culminó con el pago de un rescate.
Aurten ez da erasorik izan Malaka itsasertzean -iaz bi izan ziren-. Txostenak Indonesia, Malaysia eta Singapurrek elkarrekin egiten dituzten patruilen eragina nabarmendu zuen.