Donibane Lohizune
Akotzeko auzotarrek berriro eten dituzte antenaren instalazio lanak
Peyuco Duhart auzapezak Akotzeko auzotarrei gaia aztertu eta adostasuna lortzeko saiakera egin arte, telefonia antenaren instalatzeko lanak geldi izango zirela hitz eman zien; halere, atzo goizean SFR eta Orangeren lanak jarraitzeari ekin zioten. Auzoek eta inguruan dagoen Quick Silver enpresako hainbat langilek, ordea, eten egin zituzten. Duhartek haserrea agertu zien bi enpresei lanei berriz ekiteagatik. Haietako batek, Orangek, «akatsa» izan zela-eta, barkamena eskatu du. Auzotarrek «erne» egongo direla jakinarazi dute.