GARA > Idatzia > Non Zer

Herri Eskolak «Kirol festa» antolatu du ikasleentzat, irakasleentzat eta gurasoentzat

Kirol festa 16.30ean hasiko da. Ordu horretan, giharrak berotzen hasteko, Errekalde auzoan zehar itzulia egingo dute korrika, baina poliki-poliki. Horren ostean, kirol ekitaldiari helduko diote. Lehenik eta behin, herri kirolak izango dira; ondoren, irakasleen eta gurasoen arteko partida jokatuko dute, eta, hori bukatutakoan, kirol eta joko gehiago: futbola, harri-jasotzea eta zinta karrera. Festa behar bezala bukatzeko, askaria izango da guztientzat: saiheski pintxoak, jogurtak, txokolatea eta freskagarriak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo