Alde Zaharreko erraldoiek lekua izango dute Iruñean
GARA |
Iruñeko Alde Zaharreko Erraldoien Konpartsak Udalak utzitako leku bat izatea onartu zen atzo Osoko Bilkuran, PSN, NaBai eta EAE-ANV taldeen bozekin. Leku egokia aurkitu bitartean, Autobus Geltoki Zaharreko gela bat erabili ahal izango dute, atzo onartutakoaren arabera.
Lurra, Sua, Ura eta Airea erraldoiei eta Napoleón, Payaso, Demonio eta Pamplonica kilikei bizia ematen dien konpartsak zoriondu egin zituen pertsonaia horiek, «bost urte baino gehiagoz saiatzen aritu ondotik, lasai eta eroso atseden hartzeko lekua» izanen dutelako. Alde Zaharreko bizilagunak eta Konpartsa lagundu duten taldeak ere eskertu eta zoriondu egin zituzten.
Berria ospatzeko deia egin bazuten ere, ez zuten oharkabean pasatzen utzi Udaleko UPN taldeak beraiekin izan duen jokaera: Orain arteko bileretan arazoa konpontzeko asmoa erakutsi dieten arren, atzo kontrako boza eman zutela salatu zuen Konpartsak.