Mallorcaren aurkako finala prestatzen
Solak argi dauka: gorritxoen elastikoa janzten segitu nahi du
Zurrumurruek diotenez, hainbat taldek, Athleticek besteak beste, Kike Solaren izena dute agendan; baina aurrelariak Osasunan ikusten du bere etorkizuna.
Kike Solaren izena azken hilabeteotan askotan agertu da komunikabideetan. Eta ez bakarrik egiten ari den denboraldi onagatik, baizik eta horrek hainbat talderi sorrarazi omen dion interesak ere izan du zerikusirik.
Zurrumurruek diotenez, ez dira gutxi aurrelari nafarraren izena beren agendan idatzi dutenak, batez ere, Solaren kontratua datorren urtean amaitzekoa dela ohartuta. Osasuna bera orain dela hilabete batzuk hasi zen jokalariaren kontratua luzatzeko -eta egun duen 6 milioiko klausula handitzeko- saiakerak egiten. Oraingoz akordiorik ez dagoenez, haren etorkizunari buruzko espekulazioak berpiztu egin dira, baina atzo Kike Solak berak indargabetu zituen denak, alde batetik, ez duela gainerako taldeen asmoen berririk izan azalduz eta, bestetik, gorritxoen alde jokatzen jarraitu nahi duela nahiko argi utziz.
«Agenteari Osasunarekin bakarrik negoziatzeko agindu diot -adierazi zuen-, beti esan baitut hemen jarraitu nahi dudala. Ez dakit hor kanpoan zer egon daitekeen, baina nik Osasuna eta datorren igandeko partida bakarrik dauzkat buruan. Hemen jarraitu nahi dut -azpimarratu zuen- eta, gainera, ez daukat inolako berririk Athleticek edo beste talderen batek izan dezakeen interesari buruz».
Kirol mailan bizitzen ari diren egoerari dagokionez -bera eta gainerako aurrelari gorritxoak-, golarekin inolako obsesiorik ez daukala esan zuen nafarrak. «Egunero lan egiten dut golak sartzeko, baina ez naiz itsutzen, aurrelari baten funtzioa golak sartzearena baino handiagoa baita. Faltak eragitea, hutsuneak zabaltzea, asistentziak ematea... Ez naiz erlaxatzen, pikatxoia eta palarekin lan egin baitut honaino heltzeko, eta aurrelariak gola behar baitu; baina bi areetatik mugitzen den aurrelaria naiz, atzelariak presionatzen dituena... Golak ez nau itsutzen», azpimarratu zuen Solak.
Jokalari nafarrak, azkenik, biharko partidari buruz ere hitz egin zuen, bere ustez erabakigarria izan daiteke neurketa. «Espanyolen aurkako garaipenak konfiantza handia eman digu eta orain beste batekin lotzen badugu, erabatekoa izan daiteke, arnasa hartuko baitugu eta askoz lasaiago egongo baikara azken txanpari ekiteko», onartu zuen. «Argi daukagu nahitaez irabazi behar dugula, hala izanez gero, mailan jarraitzea gure eskuetan izango dugulako, Zaragozak eta Recreativok egiten dutena begiratzeko beharra izan barik», gaineratu zuen.
Hurrengo partida
Osasunak eta Valenciak datorren igandean, apirilak 27, jokatuko dute Mestallan 34. jardunaldiari dagokion partida. Norgehiagoka arratsaldeko 17.00etan hasiko da.
La de Cristian Hidalgo es la principal novedad en la convocatoria de Miguel Ángel Lotina. El catalán regresa a los terrenos de juego, una vez superada la lesión de rodilla que sufrió a principios de año.
También regresa a la lista Rodolfo Bodipo, con el que el técnico no estaba contando últimamente, mientras se cae, por sanción, Manuel Pablo.
Lotina, de todos modos, deberá realizar aún un descarte, ya que viaja con 19 jugadores. Se trata de Aouate, Munúa, Lopo, Pablo Amo, Coloccini, Piscu, Barragán, Filipe, Juan Rodríguez, De Guzmán, Verdú, Sergio, Wilhelmsson, Lafita, Cristian, Taborda, Xisco, Riki y Bodipo.GARA
Solaren kontratua datorren urtean amaituko da. Osasuna orain dela hilabete batzuk hasi zen hori luzatzeko -eta egun duen sei milioiko klausula handitzeko- saiakerak egiten.
Aurrelaria egiten ari den denboraldi onak hainbat taldeen interesa piztu omen du, baina, atzo berak azaldu zuenez, Osasunarekin bakarrik negoziatzeko agindua eman dio bere agenteari.