GARA > Idatzia > Futbola

ARETO FUTBOLA

MRA Navarrari Madrilen hiru puntuak lortzeak besterik ez dio balioko

p040_f02.jpg

J.L. | BAIONA

MRA Navarrari hiru puntuak lortzeak beste ezerk ez dio balioko gaur arratsaldean, 18.30etik aurrera Torrejóneko kiroldegian jokatuko duen norgehiagokan.

Lehen itzuli bikaina egin zuten berdeek. Sailkapeneko hirugarren postuan ere egon ziren, baina bigarren itzuli negargarria egin dutenez, une honetan lehen zortzi postuetatik kanpo daude, final-laurdenak jokatzeko postuetatik at, alegia.

Nafarrek oraindik ere badituzte hor sartzeko aukera batzuk, baina horretarako Liga amaitzeko geratzen diren hiru partidak irabazi egin beharko dituzte, eta gero beste taldeek zer egiten duten ikusi.

Final antzeko horietarik lehena gaur bertan jokatuko dute, eta hori galtzen baldin badu, orduan bai has daitezkeela heldu den denboraldian pentsatzen, ez baitute aurrera egiteko aukerarik izango. Irurtzungoek Ligako azken txanpan lesio ugari izan dituzte, eta horrek ere ez die mesederik egin. Peña Diez eta Peña Gomez izango dira partidako bi epaileak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo