GARA > Idatzia > Errugbia

Kopa

Getxo Arteak finala jokatzeko aukera paregabea izango du

Getxo Arteak Kopako finala jokatzeko aukera paregabea dauka. Horretarako, ordea, irabazi egin beharko du Pozueloren aurka bihar 12.00etatik aurrera Fadurako zelaian jokatuko duen neurketa.

Bizkaitarrek sekulako denboraldia egin dute. Ligan goialdean ibili dira, eta Kopan finalerdietara heldu dira, pasa den igandean Donostian erraz irabazi zutenez.

Madrildarren aurkako norgehiagoka ez da errraza izango, nahiz eta partida bakar batean erabakiko den auzia. Ligan bigarren amaitu dute haiek, eta oso denboraldi ona egin dute. Kopan dutenez orain aukera, lehen minututik garaipenaren bila zelairatuko dira haiek ere. Getxoko zuzendaritzak harmailak gainezka ikusi nahi ditu, eta bertaratzen diren lehen 1.000 pertsonei taldeko elastiko bana oparituko die.

Igoera fasea

Ohorezko B Mailarako igoera fasean, Atlético San Sebastiánek azkeneko partida izango du bihar Hospitaleten, 12.00etan hastekoa. Gipuzkoarrek joaneko partida 41-21 irabazi zuten, eta badirudi igoera eskuetan dutela jada. Donostiarrak igoerarik gabe geratzea ezustea izango litzateke.

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo