GARA > Idatzia > Arrauna

Nazioarteko estropada

Parte-hartze bikaina Orion 40 urteak ongi ospatzeko

Denbora luzea joan da 1968an Orioko zortzikoak Oxfordekoa mendean hartzea lortu zuenetik. Gaurko ikuskizuna ordukoaren parekoa izan daiteke.

p042_f01_097x104.jpg

Asier AIESTARAN | DONOSTIA

Euskal Herrian jokatzen den aulki mugikorreko estropada entzutetsuenak 40 urte beteko ditu gaur arratsaldean. Izan ere, Orioko Arraun Olinpikoko Nazioarteko Estropadaren 19. ekitaldia jokatuko dute 17.00etatik aurrera. Azken urte hauetan ohitura bilakatu duten bideari jarraituz, gizonezkoen lemazaindun zortzikoetan eta emakumezkoen launako scullean arituko dira ontziak.

Lehen estropada historiko hura jokatu zenetik 40 urte beteko direla ospatzeko, antolatzaileek ahalegin berezia egin dute parte-hartzaileen zerrenda ahalik eta osatuena izateko. Gizonezkoetan 16 ontzik hartuko dute parte eta emakumezkoetan beste 8 arituko dira. Gizonekoak hauek dira: Molesey, Nantes, Bordeaux, Caminhense, Arco de Viana, Caminha-Castelo, Banyoles, Amposta, Tortosa, Barcelona, Vigo, Labradores, Mediterraneo, Santurtzi, Hondarribia eta Orio. Emakumezkoak, hauek: Molesey, Nantes, Arco de Viana, Tortosa, Barcelona, Labradores, Mediterraneo eta Hondarribia.

Estropadaren irabazle zerrenda ikusi besterik ez dago probaren mailaz ohartzeko. Cambridge eta Oxford Orion askotan arituak dira, nahiz eta azken urteetan euskaldunak nagusitu gehienetan. Aurten ere lehia estua espero da Orio, Hondarribia, Molesey (Ingalaterra) eta Caminhense (Portugal) artean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo