GARA > Idatzia > Euskal Herria

Hezkuntza

Herriko Hezkuntza Proiektuaren alde, agerraldia izango da Ibarrako plazan

Uzturpe Udal Haur Eskolako gurasoek eta Uzturpe Ikastolako Errektore kontseiluak gaur eguerdian Ibarrako plazara joateko deia egin diete herritarrei. Bertan Udaleko ordezkariei Udal Haur Eskola zerbitzuarekin jarrai dezatela eskatuko diete, «herri honen etorkizunerako aukera hobea dela garbi dugulako eta ikastetxe bakarraren, Uzturpe ikastolaren, biziraupenerako erabakigarria izan daitekeelako». 2008-2009 ikasturtean zerbitzua Hezkuntza Sailaren Partzuergoaren esku uzteko asmoa azaldu du Udalak, baina agerraldia antolatu dutenek ez dute ulertzen zergatik aldatu behar den «bikain» funtzionatzen duen zerbitzu hori. «Emandako argudioak oinarri sendorik gabekoak iruditzen zaizkigu eta herritarren kezkak ez dituztela argitzen uste dugu», adierazi dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo