GARA > Idatzia > Kultura

Bermeo

Ken Zazpik diskoa aurkeztuko du ateak ireki berri dituen Kafe Antzokian

Atzo ireki zituen ateak lehenbizikoz Bermeoko Kafe Antzokiak, eta hainbat ekitaldi zegoen aurreikusita inauguraziorako. Gaur bertan ere Ken Zazpi talde euskaldunak kontzertua eskainiko du, 22.00etatik aurrera, hitzordua ospatze aldera. Bertan disko berria aurkeztuko dute musikariek. Atzo jarri zituzten salgai emanaldirako sarrerak -bost euroren truke-. Kafe Antzokitik jakinarazi dutenez, beste hainbat eta hainbat ekintza ere antolatuak dituzte dagoeneko.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo