GARA > Idatzia > Eguneko gaiak

Amnistiaren aldeko mugimenduaren aurkako epaiketa hastear

Etxerat: «Milesker, bihotzez, zuen laguntzagatik eta elkartasunagatik»

Etxerat elkarteak eskerrak eman dizkie bihartik aurrera Madrilgo Auzitegi Nazionalean auzipetu gisa bertaratzera behartuta dauden hogeita zazpi euskal herritarrei. Eskerrak urte hauetan guztietan alboan izan dituztelako laguntza eta elkartasuna ematen; aitzitik, agintari instituzionalak zein politikoei beste alde batera begiratzea eta beren aurka aritzea egotzi zieten. Datorren ostiraleko, hilak 25, mobilizazioetarako deia egin zuen.

p006_f02.jpg

Gari MUJIKA | DONOSTIA

«Mila esker, ezer eskatu gabe, zuen laguntza eta elkartasuna eman izanagatik. Mila esker, bihotz-bihotzez». Hitzok eta sentimenduzko malko eta txalo zaparrada bero batek eman zion amaiera euskal errepresaliatu politikoen senideek eta lagunek osaturiko Etxerat elkarteak Donostiako Antigua auzoan egindako prentsa agerraldia. Eskerrak, bihartik aurrera Auzitegi Nazionaleko auzipetuen besaulkietan esertzera behartuak diren hogeita zazpi euskal herritarrei. Izan ere, senideen esane- tan, makina bat arrazoi izan dira, eta oraindik ere badira, beraiei eskerrak emateko .

Ehundik gora Etxerat-eko kide elkartu ziren Antiguako pilotalekuan, «Gureak bizirik etxeratzeko, ondoan behar zaituztegu» lelopean, esker ona eta agintariekiko kritika zorrotza uztartu zituen agerraldian. Etxerat-eko lehendakari Joxepa Arregi lehen ilaran zela, Polentzi Goikoetxea eta Josune Dorronsoro senideek hartu zuten hitza. Alboan, dispertsioak hildako herritarren senideak, deportazioa pairaturikoenak, gaixotasun larriak izanik ziegetan dituztenen senideak, bizi osoko zigorra ezarri dietenenak eta, oro har, euskal errepresaliatu politikoen hamarnaka lagun eta senide elkartu ziren.

Hitza hartu bezain laster ekin zion Goikoetxeak bihartik aurrera Madrilera joatera beharturik dauden euskal herritarrei eskerrak emateari, «beti egon baitira gurekin, beti laguntzen, elkartasuna ematen, ezer eskatu gabe». Laguntzen, «senideak armen bidez hil, atxilotu eta torturatu dituzten bitartean», eta agintariek -bai alderdi politi- koek, instituzioek, arartekoek eta lehendakariek, besteak beste-, beren «isiltasunarekin» horri guztiari «babesa» eman diote. Agintarien aurkako salaketa egin zuten, beren aburuz, lagundu beharrean, senideen aurka aritu baitira behin eta berriz.

«Konpromisoa balute...»

Amnistiaren aldeko mugimenduko auzipetuok dispertsio politika, guda zikina, tortura eta, besteren artean, beraiekin batera errepresioa salatzen aritu direla azaldu zuen, «baita gure senideak hil dituztenean ere. Agintariak, aldiz, gure aurka aritu dira, baita hildakoen seni- deak eta lagunak kolpatuz ere».

Urteotan jasandako «basakeria» salatzeko beti alboan izan dituztela esan zuten, eta horrek benetan harrotzen dituela nabarmendu. Egunotan «biolentzia» eta «etika» kontzeptuak gorabehera aho beteka diharduten alderdi politikoetako ordezkariei eta agintariei zuzenduta, errealitate honen aurrean beste aldera begiratzea eta eurak kolpatzea leporatu zieten, eta auzipetuok «indarkeria salatzeagatik, inpunitatea salatzeagatik» espetxeratu nahi izana. Politikariek, «hemen ezer gertatuko ez balitz bezala» jokatzen dutela salatu zuten, inoiz baino atxilotu eta preso gehiago egonik ere.

Etxerat-en irudiko, agintari politikoek amnistiaren aldeko lagunok agertu duten «konpromisoaren laurdena erakutsiko balute, ez ginateke honetaz hitz egiten egongo». Horregatik, «gaur eta beti gure babesa jasoko dute», azpimarratu zuen.

Auzipetuen ordezkaritza batek ere prentsa agerraldian hartu zuen parte, eta amaitu bezain laster, ehunka lagunek txalo zaparrada beroaren artean helarazi zizkieten «bihotzez» sentitzen dituzten eskerrak. Malko bat edo beste ere ikusi zen senideen begietatik astiro jaitsiz, Etxerat-ek elkartearen sinboloa den kinkea opari ematean.

Los familiares hacen suya la jornada de protesta del próximo viernes

Coincidiendo con el arranque del macrojuicio contra las Gestoras Pro Amnistía en la Audiencia Nacional española, el movimiento pro-amnistía ha convocado para este viernes, 25 de abril, una jornada de movilizaciones para denunciar tanto la vulneración que supone para este país como para mostrar el apoyo de los ciudadanos a las 27 personas que desde mañana están obligadas a comparecer como imputados. El organismo de familiares de los represaliados políticos vascos, Etxerat, realizó ayer un llamamiento para secundar la jornada de movilización.

Etxerat emplazó a los vascos y a las vascas a «salir a la calle el día 25 contra esta lacra y contra la impunidad». Y denunció la represión que padecen la propia solidaridad y apoyo hacia los presos políticos vascos y los represaliados políticos en general.

Etxerat entiende que las protestas del viernes que viene también serán altavoz de la exigencia de los vascos para el respeto de sus derechos. G.M.

HONDARRIBIA

Euskal Herriko txoko desberdinetan kasik egunero errepikatzen diren bezala, atzokoan, larunbata, 32 izan ziren euskal preso politikoen eta errepresaliatu politiko guztien eskubideen defentsan Hondarribian mobilizatu ziren herritarrak.

Encerrona en Laudio

El movimiento pro-amnistía de Laudio, de donde es convecino el imputado Julen Arzuaga, anunció ayer una serie de movilizaciones en denuncia del macrojuicio, entre las que destaca el encierro que realizarán el sábado en el Ayuntamiento.

Azkoitia y Laudio se movilizan también en apoyo a sus vecinos imputados

Entre los 27 vascos imputados en el macrosumario cuyo juicio arrancará mañana en Madrid se encuentran dos convecinos de Laudio y Azkoitia; Julen Arzuaga y Xabin Juaristi, respectivamente. Vecinos de ambas localidades, como está ocurriendo en otras, han convocado ya una serie de actos y movilizaciones para mostrar la solidaridad a sus convecinos, así como a todos los vascos imputados.

En el caso de Azkoitia, en el marco del macrosumario 18/98 se conformó la iniciativa popular Bidezkoa. Una dinámica que, a la vista de los macrosumarios aún por juzgar, sigue en plena vigencia en el municipio guipuzcoano. En una rueda de prensa llevada a cabo ayer, además de denunciar este nuevo proceso, los componentes de la iniciativa popular anunciaron una serie de movilizaciones durante el transcurso del juicio de Madrid. Informaron de que han emprendido una recogida de firmas en el pueblo con objeto de presentarlas después en el Consistorio, y que a partir del 3 de mayo realizarán concentraciones de denuncia cada sábado, desde las 11.00 hasta las 13.00. Además, recabaran ayuda económica como sustento para los imputados y realizarán una manifestación por las calles de Azkoitia el 26 de junio.

En Laudio, en cambio, ya han iniciado las movilizaciones y los actos de denuncia. El pasado día 16 llevaron a cabo una charla informativa, y dos días después una serie de conciertos de música en el gaztetxe del municipio alavés. Ante el día de movilizaciones del viernes que viene, realizarán una concentración a las 12.00 en la plaza Lamuna y una manifestación a las 20.30. El sábado que viene, 26 de abril, a partir de las 21.00 llevarán a cabo una encerrona en el Ayuntamiento de Laudio que darán por concluido al día siguiente, el domingo, con un «trikipoteo» que arrancará a partir de las 12.00 desde la plaza principal de la localidad alavesa. GARA

Moción en Azkoitia

La iniciativa Bidezkoa, que surgió en el marco del juicio 18/98, ha emprendido una recogida de firmas en Azkoitia para denunciar el juicio que arranca en la Casa de Campo. Las rúbricas serán parte de una moción a presentar en el Consistorio.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo