Top 14
Biarritzek egin beharrekoa egin du, ongi jokatu ez arren
Atzoko garaipenak ez du aurreneko lau postuetan sartzeko balio izango
BIARRITZ 26
AUCH 3
Jon LEUNDA | BIARRITZ
Biaritzek ez zuen bere aukera alferrik galdu, eta garrantzi handiko garaipena erdietsi zuen atzo Auchen aurka, eta bigarrena jarraian, gainera, joan den larunbatean ere irabazi egin baitzuen, orduan Avironen aurka. Garaipen, honek, ordea ez dio balio izango laugarren postuan sartzeko, aurrekoek ere irabazi egin baitzuten atzo.
Biarritzek ez zuen huts egiteko aukerarik aurreneko lau postuetan sartuko azen; izan ere, sailkapeneko azkenekoaren aurka jokatzen zuen, eta atzoko garaipena ezinbesteko zuen.
Zuri-gorriek hasieratik jo zuten erasora. Frantziarek ez zuten apartekorik egin, eta lehenengo minutuetan ez ziren zelai erdia gainditzeko ere gai izan. Eskaldunen presio horrek izan zuen ondoriorik ere, Dimitri Yachvilik hamahiru minutuan 9-0koa jarri baitzuen markagailuan, hiru zigor kolpe gauzatu ostean. Markagailua berehala alde jartze horrek, nolabaiteko lasaitasuna ekarri zuen etxekoentzat, eta lehen minutuetako presioa apur bat baretu egin zuten; baretu, jokoa aspergarri samar bihurtzeraino. Etxekoen gabezia horretaz konturatuta, kanpotarrek aurrera egin nahi izan zuten, eta zigor bat baliatuz, atzoko hiru puntuak egin zituen.
Horixe behar izan zuen Biarritzek berriro ere jokoan sartzeko. Augustek etxekoen lehen entsegua egin zuen, eta Yachvilik ere ez zuen transformazioarekin hutsik egin.
Alde dezentearekin joan ziren aldageletara atseden hartzera, eta bigarren zatian norgehiagoka erabakitzeko asmoz zelairatu baziren ere, euskaldunek ez zuten joko onik egin. Aurrean zituen taldearen ahuleziez baliatu baion ez ziren egin.
Biarritzek bereahala egin zituen beste bi entsegu, eta partida erabakita geratu zen. Auchek ez zuen erasora egiten, beraz, etsita ziren, erreakzionatzeko asmo handiegirik gabe. Biarritzek ere ez zuen aparteko gogorik erakusten, dena zegoen erabakita. Zaleak partidaren amaiera arte geratu ziren, eta, azkenik, puntuak etxean geratu ziren.
Hala ere, Biarritzek lanean jarraitu beharko du, eta besteen menpe jarraituko du, laugarren postu horretatik kanpo jarraituko baitu, nahiz eta aurreko taldeak oso gertu dituen talde lapurtarrak. Ea aurrekoek akatsen bat egiten duten.